Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Herritarren segurtasuna

Udal-ordenantzak betetzea

2013an, 1.405 salaketa jarri ziren, udal-ordenantzak hausteagatik; aurreko urtean, berriz, 1.220 izan ziren. Gehienak eremu publikoan txiza egiteagatik jarri ziren (720) eta ondotik, tarte handira, eremu publikoan desordenak eragiteagatik (214). Atzetik, bestelako arau-hausteak izan ziren, hala nola zaborrak edota objektuak botatzea (79), agintaritzaren aginduak ez obeditzea (65) edota kartelak paratzea (45).

2009 3.277
2010 2.559
2011 1.814
2012 1.220
2013 1.405

Aisiako guneen kontrola

Iruñeko Udaltzaingoak, asteburu guztietan, aisiako guneak kontrolatzeko sistema abiatzen du, auzoei eragindako trabak ahalik eta gutxienak izate aldera. Kontrol horren ondorioz, 155 salaketa jarri zitzaizkien ostalaritza-establezimenduei (2012an, aldiz, 148), gehien bat ixteko ordutegia ez betetzeagatik (70), jarduera garatzeko arauak ez betetzeagatik (22) eta baimendutako edukiera gainditzeagatik (19).

Delituak eta arau-hausteak

2013an, 11.183 delitu eta arau-hauste gertatu ziren; hau da, aurreko urteko 9.928ak baino gehiago; gehienbat, arau-hausteen kopurua handitu zelako, proportzioan delituak baino gehiago igo baitziren.

20092010201120122013
Delituak 3.264 2.989 3.317 3.493 3.862
Arau-hausteak 6.200 5.516 6.802 6.435 7.321
GUZTIRA 9.464 8.505 8.359 10.119 11.183

DELITU MOTAK

Ebasketak 838
Tratu txarrak 380
Etxebizitzetan indarrez egindako lapurretak 254
Lokaletan indarrez egindako lapurretak 174
Lapurretak bortxa edota larderia erabilita 219
Lesioak 107
Ibilgailu-lapurretak 99
Ibilgailuetan egindako lapurretak 375

Iruñeko Udaltzaingoak 871 atxiloketa egin zituen 2013an, delituak egiteagatik; haietariko 330 Trafiko Legearen kontrako delituengatik.  Era berean, Udaltzaingoak 415 estupefaziente-atzipen egin zituen, eta gehienetan marihuana atzeman zuten. Guztira 437 substantzia atzeman zituzte.

SUBSTANTZIAK
Marihuana 232
Haxixa 47
Kokaina 48
Speed 13
Beste batzuk 86
Heroína 8
Estasia 0
Ketamina 1
Anfetamina 2
Pilulak 2
Guztira 437
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala