Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Finantza kudeaketaren balantzea

Iruñeko Udalaren Kontu Orokorrean, 2013ko ekitaldiari dagokionez, ondokoak azpimarra daitezke:

  • Egindako gastu bateratuak 201,3 milioi euro jo zuen, hau da, % 1,5 murriztu zen 2012ko likidazio bateratuaren aldean. Diru-sarrera bateratuek 197 milioi euro jo zuten guztira, hau da, aurreko urtean baino % 12,6 gutxiago.
  • Jarduneko langileei zein langile pasiboei dagozkien ordainsarien gastuek 81,1 milioi euro jo zuten, hau da, gastu guztiaren % 40,3. Kapitulu hau % 4,1 igo zen aurreko urtekoaren aldean, eta betetako aurrekontuan hartu zuen pisua handitu egin zen. Igoera hori hein batean zor zaio sektore publikoko langileriari aurreko urtean aparteko bigarren ordainketa deuseztatu izanari eta pentsio-gastuak handitu izanari.
  • Ondasun arrunten erosketak eta zerbitzuak emateak eragindako gastu arruntek 66,2 milioi euro jo zuten, hau da, gastu osoaren % 32,9. Kapitulu hau pixka bat igo zen 2012ko gastuaren aldean, gastua % 0,7 handiagoa izan baitzen. 
  •  Interesen finantza-gastuek 2,5 milioi euroko gastua eragin dute; 2012an, berriz, 3,1 milioi euro izan ziren (% 20,7 gutxiago).  Jaitsiera, gehienbat, interes-tasak jaitsi izanari zor zaio.
  • Maileguen amortizazioak 6,8 milioi euro jo zuen, hau da, 2012an baino % 22,8 gehiago. Guztizko finantza-zamak, interesak eta amortizazioa barne hartuta, 9,2 milioi euro jo zuen, hau da, aitortutako guztizko gastuaren % 4,6.
  • Transferentzia arruntek 15,2 milioi euro jo zuten, aurreko urtean baino % 11,4 gehiago, eta betetako gastu guztiaren % 7,6 egin zuten.
  • Kapital-eraketa gordinerako zuzkidurak, hau da, Udalaren inbertsioetarako zuzkidurak zein hirugarrenek egindakoen finantzamenduan parte hartzekoak, 28,4 milioi euro izan ziren, eta hori arestian aipatutako mugaketak gorabehera. Bere osoan 8,1 milioi euro gutxiago izan ziren 2012an baino. Zehazki, inbertsio errealei dagokien kapituluaren betetze-maila % 17,7 murriztu zen aurreko urtekoaren aldean. Izan ere, 23,3 milioi euro izan zen, hau da, egindako guztizko gastuaren % 11,6. Eta kapital-transferentziak % 37,7 jaitsi dira; 5 milioi euro jotzeraino.
  • Diru-sarrera bateratuetan zenbateko handiena, 94,5 milioi euro, 4. kapituluko transferentzia arruntei egokitu zitzaien. Kopuru horrek eta kapital-transferentziei dagokien 7. kapituluko 10,5 milioiek, batera hartuta, likidatutako guztizkoaren % 53,32 egin zuten.
  • Zuzeneko zergei dagozkien likidazioak % 5,3 igo ziren, 50,6 milioi euro bitarte; zeharkako zergen bidezko diru-sarrerak, berriz, (EIOIZ, eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga) % 39,9 jaitsi ziren, 5,9 milioi euro bitarte.
  • Diru-sarreren 3. kapitulua % 3,6 igo zen, 25,1 milioi euro bitarte; 8. kapitulua, berriz, 0,8 milioi euro murriztu zen (% 39,5).
  • Diru-sarreren 5. kapitulua % 43,4 jaitsi zen, baina itzulketak kenduta, igoera izanen zuen.
  • Azkenik, diru-sarreren 6. kapituluak –non ondare-besterentzeen zenbatekoa jasotzen baita– 3,3 milioi euroren betetze-maila izan zuen.

2013an ez zen mailegu berririk kontratatu; beraz, finantza-pasiboak diru-sarreren 9. kapituluaren betetze-maila 16 milioi euro gutxiago izan zen 2012an baino.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala