Zerbitzu orokorrak
Zerbitzu Orokorretako Alorra agintaldi honetan sortu da eta lehenago Toki Ogasunari eta Lehendakaritzari zegozkien eskumenak biltzen ditu bere baitan. Bi zuzendaritza ditu, Ogasunekoa eta Giza Baliabideetakoa, zeinetan kudeatzen baita funtzio publikoaren garapen egokia; horrez gain, populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu, bai eta Udal Agiritegia ere. Alor horrek, halaber, ahal den eraginkortasun handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan.




