Udalbatzaren osoko bilkura
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Osoko bilkurak hil bakoitzaren lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean hasita, eta hil bakoitzaren hirugarren ostiralean, 9:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten.
2013an, 19 bilkura egin ziren. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago.
| Bilkurak | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 |
|---|---|---|---|---|---|
| Ohikoak | 15 | 15 | 10 | 15 | 12 |
| Ezohikoak | 4 | 1 | 8 | 3 | 7 |
| Ezohiko eta premiazkoak | 3 | 3 | 0 | - | - |
| GUZTIRA | 22 | 19 | 18 | 18 | 19 |
| Hartutako erabakiak | 214 | 245 | 200 | 247 | 241 |
