Zirkulazioa eta mugikortasuna
Aparkatze arautuak
Maiatzean ordainpeko aparkatzea hasi zen jardunean Donibane, Ermitagaña, Mendebaldea, Ipar Etxabakoitz eta Azpilagaña auzoetan, bai eta arautu gabe zegoen Milagrosako aldean ere, ibilgailu-txandakatzea sustatzeko, zirkulazioa arintzeko eta auzokide bizilagunei beren etxetik hurbil aparkatzea errazteko. Alde urdina zabaldu ondotik, Iruñean guztira aparkatzeko 20.833 leku daude arauturik.
| AAO | SEKTOREA | ALDEA | URDINA | GORRIA | LARANJA | LEKU KOPURUA SEKTOREAK | LEKU KOPURUA AAA | ||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | ALDE ZAHARRA | 152 | 34 | 0 | 188 | |||||||||||||||||||||
| 1 | 2 | ZABALGUNEAK | 3.280 | 90 | 585 | 3.957 | |||||||||||||||||||||
| 1 | RENFE | RENFE | 0 | 30 | 0 | 30 | 4.175 (1) | ||||||||||||||||||||
| 2 | 3 | MILAGROSA Y AZPILAGAÑA | 2.436 | 0 | 933 | 3.374 | |||||||||||||||||||||
| 2 | 4 | ITURRAMA | 2.277 | 0 | 2.538 | 4.819 | |||||||||||||||||||||
| 2 | 5 | MENDEBALDEA, ERMITAGAÑA IPAR ETXABAKOITZ |
1.085 | 0 | 3.578 | 4.668 | |||||||||||||||||||||
| 2 | 6 | DONIBANE | 1.395 | 37 | 2.359 | 3.797 | 16.658(2) | ||||||||||||||||||||
| GUZTIRA | 10.625 | 191 | 9.993 | 20.833 | |||||||||||||||||||||||
2013an, 25.770 bizilagun-txartel eta 343 jarduera-txartel egin ziren hirian ezarrita dauden sektoreetarako.
2013an, lehen aldiz ezarri zen aparkatze arautua Sanferminetan, jaietan aparkatze-antolamendua hobetzeko, etxebizitza-autoen kanpaldia eragozteko, automobilaren erabilera arrazionalizatzeko, zirkulazio-fluxuak antolatzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko. Uztailaren 6tik 14ra, biak barne, bakarrik 1. eta 2. sektoreetako bizilagun-txartela duten ibilgailuek aparkatu ahal izan zuten Nafarroa Behereko etorbideak, Oliveto Kondearen etorbideak, Armada etorbideak eta Alde Zaharrarekiko mugak (1. sektorea) zedarritzen duten 2. sektoreko aldean. Gainerako aldeek alde laranja gisara jardun zuten eguneko hogeita lau orduetan, alde horretarako ohiko tarifekin. Guztira, 8,70 euro ordaindu behar izan zen Sanferminetan ibilgailu bat 24 orduz alde laranjan aparkatzeagatik. Zerbitzua 165.286 erabiltzailek erabili zuten (bizilagunak kontuan hartu gabe), eta 351.903 euro eragin zituzten. Gainera, 2.754 salaketa jarri zitzaizkien aparkatze mugatuko araudia bete ez zutenei.
Bestalde, Udalak eta Gobernuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, ospitale-eremuan aparkatzea arautzeko. Horrela, ibilgailuak aparkatzeko 681 leku arautu ziren; horietariko 542 aparkatze arautuko aldea izatera pasatu ziren (306 alde laranjan, eta 236, alde urdinean), eta gainerakoak (139) anbulantzia, minusbaliatu, taxi eta beste batzuendako erreserbaturik gelditu ziren. Era berean, bizikleta eta ziklomotoreendako lekuak ezarri dira.
Maiatzean, halaber, alde urdina telefono mugikorraren bidez ordaintzeko sistema bat ezarri zen. Aplikazioa Android, Iphone eta Windows Phone gailuetan erabil daiteke, eta aukera ematen du isunak ezabatzeko edo aparkatze-denbora mugikorretik luzatzeko autoraino joan behar izan gabe. Horretarako, erabiltzaileak aurretik http://telpark.empark.es edo www.empark.comwebetan eman behar du izena, ondotik aplikazioa jaistek.
Disuasio-aparkatzeak
Udalak doako hiru disuasio-aparkaleku berri jarri zituen jardunean hiriko auzo periferikoetan. Batetik, garabiaren antzinako biltegiko zelaia egokitu zuen, Biurdanan kokaturiko hura, Anaitasunaren atzealdearen azpian, Donibane auzoan, bertan aparkatze libreko 188 leku berri eskaintzeko. Bestetik, beste 208 leku sortu ziren Udalak Gipuzkoako etorbidean lagatako eta Mercadonak moldaturiko orube batean. Azkenik, herritarrek beste 60 leku dituzte eskura Hego Etxabakoitzen, Urdanoz multzoaren ondoko orube batean.
20103an, halaber, zama-lanetarako hamaika erreserba berri sortu ziren, eta ezgaituendako bederatzi leku berri ibilgailuak aparkatzeko. Gainera, launa tokiko bi gune berri ezarri ziren alokairuko ibilgailu elektrikoentzat (car sharing), Navas de Tolosa kalean eta Renfe geltokiaren ondoan.
Seinaleztapen bertikala eta horizontala, semaforoak eta kamerak
Urtarrilean, hiriko seinaleztapen bertikala eta horizontala mantentzeko eta berriak jartzeko kontratua esleitu zitzaion Díez y Compañía, SAri, 2013. urte osorako. Guztira, seinaleztapen bertikala mantentzeko 1.176 jarduera egin ziren hiriko hainbat tokitan, eta hainbat margo-lan bateratu ere, oinezkoendako pasabideak, galtzada-ardatzak, testuak, sinboloak, geziak eta geldialdi-marrak pintatzeko Agustindarren industrialdean, eta Txantrea, Mendebaldea, Mendillorri eta Ipar Etxabakoitz auzoetan.
Era berean, toki arriskutsuak kentzeko kanpaina berritu zen, eta bereziki, istripurik larrienak izandako haietan jardun zen. Horrela, hainbat hobekuntza-ekintza egin ziren hiriko lau tokitan: Nafarroa etorbidean, Abejeras kalerako sarbidean; Nafarroa etorbidean, Eneko Aritza kalerako sarbidean; Pio XII.a etorbideak eta Armada etorbideak bat egiten duten bidegurutzean, eta Barañaingo etorbideak eta Irunlarrea kaleak bat egiten duten bidegurutzean.
Oinezkoen bide-segurtasuna hobetzeko ekintza pasiboei dagokienez, oinezkoendako hiru pasabide berri sortu ziren Allozko monasterioaren kalean, San Juan de la Cadena ikastetxe publikoaren parean; Concepción Benítez kalean, Nafarroako Ospitalegunearen irteeran, eta Gipuzkoako etorbideko Trinitarios parkean, bai eta 16 zebra-bide asimetriko ere. Era berean, motozikletak aparkatzeko 414 leku jarri ziren, 69 aparkalekutan banatuak, izkinetan eta oinezkoendako pasabideen zein garajeen irteeren aurretik, gidarien nahiz oinezkoen ikusgaitasuna eta segurtasuna hobetze aldera.
Semaforo eta kamerei dagokienez, sei kamera berri ezarri ziren trafikoa kontrolatzeko eta bost semaforo oinezkoendako beste hainbat pasabidetan: Aróstegui etorbideko 30ean; Badoztaingo errepidean jauregiaren parean; Zaragozako etorbideko 17an; Concepción Benítez kalean, eta Gipuzkoako etorbidean Discosa gasolindegiaren parean.
Teknologia berriak
Indra Sistemas, SA enpresa semaforo-instalazioen kontratu-esleipenduna da eta hainbat hobekuntza egin zituen Udalari inolako kosturik eragin gabe. Batetik, Polizia Birtualeko bi postu ezarri zituen Civivox San Jorge zentroaren plazan eta Milagrosako Alfredo Floristán plazan. Postu horien bitartez, herritarrak Udaltzaingoarekin komunikatu daitezke. Postuek, gainera, irudiak eskaintzen dituzte edozein gertaera gertatzen denean. Bestetik, hiriko 24 bidegurutzetan 65 detektagailu paratu ziren, bide nagusietako ibilgailu kopuruak denbora errealean lortzeko, bai eta software bat ere datu horiek ustiatzeko.
Bestalde, esku-terminalen (tabletak) erabileran oinarrituriko informazio-sistema bat jarri zen zerbitzuan, udaltzainek erabilia, beren eskumenen esparruan salaketak egin ditzaten eta hainbat datu-basetan sar daitezen (DGT, Guardia Zibila, Udala...), kontsultak egite aldera salaketei, kudeaketa operatiboari, espedienteei edo langileei buruz. Eurocop Mobilek, gainera, aukera ematen du paperezko formatu tradizionalaren ordez webean oinarrituriko formulario elektronikoak erabiltzeko.
