Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Bide Segurtasuna

Istripuak

2013an, Iruñean 1.928 auto-istripu gertatu ziren. Datuok erakusten dute holako istripuak beheranzko joeran daudela, 2012an 2.273 istripu izan baitziren; hau da, % 15 baino gehiago jaitsi dira, aurreko urtearekin alderatuta.  Horietatik, 1.787 talka-istripuak izan ziren, eta 141, harrapatze-istripuak. Ondorioei dagokienez, 1.422 istriputan kalte materialak baizik ez ziren gertatu; 504tan, aldiz, zauritutakoak izan ziren, eta 2tan, hildakoak izan ziren. Guztira, 636 biktima izan ziren, eta aurreko urtean, aldiz, 680. 603 lagun arinki zauriturik gertatu ziren; 31, larriki, eta 2 hildako izan ziren (2012an, 5). 

Istripu gehien Nafarroako etorbidean gertatu ziren, 163; bidegurutzeei dagokienez, berriz, Vianako Printzearen plazan gertatu ziren gehien, 35. Harrapatzeei dagokienez, ia % 70 semafororik gabeko oinezkoendako pasabideetan gertatu ziren, eta auzoei erreparatuta, lehen tokian Zabalguneak daude, 21 harrapatzeekin, gero Arrotxapea, 20rekin, eta Donibane, 19rekin.  Bi gurpileko ibilgailuak (bizikletak, ziklomotoreak eta motozikletak) 281 istriputan nahasita egon ziren; aurreko urtean, aldiz, 344tan.

Istripuak:

20092010201120122013
2.585 2.757 2.557 2.273 1.928

Biktimak:

20092010201120122013
1.008 869 924 680 636

2013. urtea:

Talka-istripuak 1.787
Harrapatze-istripuak 141
Guztira 1.928
Kalteak baino ez 1.422
Zaurituekin 504
Hildakoekin 2
Guztira 1.928
OINEZKOEN HARRAPAKETAK ERAGINDAKO ISTRIPUAK
Harrapatze-istripuak, guztira 141
Harrapatutako oinezkoak, guztira, 142
Erregulatutako pasabidea (berdea) Erregulatutako pasabidea (gorria) Erregulatu gabeko pasabidea Pasabidetik at Besterik
1 8 97 19 16
OINEZKOENTZAKO TALKA
Arinak 603
Larriak 31
Hildakoak 2
Guztira 636
BI GURPILEKO IBILGAILUEN ISTRIPUAK
Bizikletak 113
Ziklomotoreak 67
Motozikletak 101
Guztira 281

Bide Heziketa

Iruñeko Udaltzaingoak bide-heziketako prestakuntza-ekintzak egiten jarraitu zuen, hiriko ikastetxeetan. Programa 1990ean sortu zen, haurrak eta gazteak bide publikoen erabiltzaile gisa hezteko eta trafiko-arauei eta -seinaleei buruzko oinarrizko ezagutzak jorratzeko. Nabarmentzekoa da, halaber, Volkswageneko Polo Parkean egiten den lana, non ikasleek bide-segurtasuneko arauak eta aholkuak barneratzen baitituzte ingurune ludiko batean. 15.174 ikaslek parte hartu zuten 2012/2013ko ikasturtean, eta guztira 529 jarduera egin ziren.

Ziklomotoreak Istripuak2008/09ko ikasturtea2009-2010eko ikasturtea2010-2011ko ikasturtea2011-2012ko ikasturtea2012-2013ko ikasturtea
Bide-heziketako jarduerak 789 700 664 573 529
Alumnos 20.519 19.574 19.118 17.163 15.174

Sentsibilizazio- eta sustapen-jardueren artean, marrazki eta esloganen eskola-lehiaketa da nabarmentzekoa, Mapfre Institutuarekin batera antolatua. Hamabigarren edizioan 18 ikastetxetako 2.185 lan aurkeztu ziren, hau da, 2012an baino halako bi baino gehiago, azken zortzi urte honetako marrazki- eta eslogan-kopururik handiena.   Lehiaketa Iruñeko Udalak eta MAPFRE Fundazioaren Bide Segurtasuneko Institutuak 2002an sinatutako hitzarmenaren fruitua da. Lehiaketaren xedea da ikasleak hainbat baliotan heztea, hala nola errespetu, tolerantzia edota elkartasunean, betiere bide-segurtasunari eta gidarien, oinezkoen eta txirrindularien arteko harremanari aplikatuta.

Bide-heziketako prestakuntzaz gain, Udaltzaingoak sentsibilizazio berezia du drogek edota sare sozialak gaizki erabiltzearen ondorioek gazteengan eragindako arazoekiko.   Izan ere, solasaldiak eta hitzaldiak ematen ditu, nagusiki DBH, Batxilergo, Lanbide Heziketa eta Gizarte Egokitzapeneko gazteei zuzenduak, baina baita irakasle eta gurasoei ere, hainbat gai jorratzeko, hala nola eskola-jazarpena, drogak hartu eta kontsumitzea eta sare sozialen inguruko arazoak.  Topaketa horietan gai horiek aztertzen dira, hala legearen ikuspegitik nola gizarte-esparrutik.  2013an, prestakuntza hori 59 ikastetxetan eman zen, 1.384 prestakuntza-ekintzak egin ziren, eta haietan, 12.581 ikaslek, 594 gurasok eta 557 irakaslek parte hartu zuten.

Alkoholemia- eta droga-kontrolak

2013an, Iruñean guztira 9.850 alkoholemia-proba egin zitzaizkien gidariei; 2012an, aldiz, 8.980. Gidarien % 4,7k positibo eman zuen, aurreko urtean baino gehixeagok, orduan % 4,3k eman baitzuen. Arau-hausteen ondotik egindako alkoholemietatik, 132k positibo jo zuten, eta auto-istripuetan egindakoetatik, 122k.

Droga-kontsumoak atzemateko probei dagokienez, 105 kontrol egin ziren; 2012an, berriz, 92. 98 kasutan emaitza positiboa izan zen.  Positibo horietatik, 19 arau-hauste bat egin ondotik atzeman ziren, eta 7, istripuetan.  Atzemandako positibo gehienak tetrahidrocannabitola deritzon kanabisaren substantzia psikoaktibo batek eragin zituen, eta ondotik, kokainak.

KONTROL PREBENTIBOAK
KONTROL KOPURUA 217
EGINDAKO PROBAK, GUZTIRA 9.850
EMAITZA POSITIBOAK 472
EMAITZA NEGATIBOAK 9.378
UKOAK PROBA EGITEARI 1
ARAU HAUSTEAK MEDIO EGINDAKO ESKU-HARTZEAK
EGINDAKO PROBAK 132
EMAITZA POSITIBO JUDIZIALAK 41
ZEHAPEN ADMINISTRATIBOA 88
UKOAK PROBA EGITEARI 3
ESKU-HARTZEAK, ISTRIPUETAN
EGINDAKO PROBAK, GUZTIRA 122
EMAITZA POSITIBO JUDIZIALAK 83
ZEHAPEN ADMINISTRATIBOA 36
UKOAK PROBA EGITEARI 3

Ekintzak, zirkulazio-istripuei aurrea hartzeko

Urtarrilean, kanpaina berri bat hasi zen, hirian auto-istripuei aurrea hartzeko.  Oinezkoendako Pasabideak Kontrolatzeko Kanpaina Bereziaren xedea da oinezkoek beraiendako egokitu diren pasabideetatik gurutzatzea, eta ibilgailuetako gidariek oinezkoen lehentasuna errespetatzea.  Aldi berean, mugikortasun urriko herritarrei leku seguruetatik gurutzatzen lagundu nahi zaie eta, azken buruan, oinezkoak harrapaketen biktima ez izatea. 

Ildo berean, martxoan Txirrindulariak Kontrolatzeko Kanpaina bat jarri zen abian, bizikleta-gidariak hezteko eta haien portaerak nahiz azturak, hiri-esparruetan, zuzentzeko.    Portaera desegokiez ohartarazteaz gain, hala nola aurikularrak eramatea edota hanka lurrean ez paratzea oinezkoendako pasabide bat gurutzatu aurretik, udaltzainek argibide-diptiko bat ematen diete, eta, behar izanez gero, zehapena jartzen diete.  Kontrola hiriko 50 tokitan baino gehiagotan egin zen, Iruñeko auzo guztietan banatuta.

 SMS garabiak

2010eko bukaeran, alerta-sistema bat jarri zen abian, ibilgailuen jabeei jakinarazteko garabia-zerbitzuak ibilgailua erretiratu behar zuela. 2013an, SMS bidezko 526 alerta-mezu bidali ziren. Kasuen % 61,5etan (324 kasutan), herritarrak bere autoa erretiratu zuen, eta 203tan (% 38,5etan), garabiak eraman zuen.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala