Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana (PSTD) Pamplona SF365

Zer Da Iruñeko Jasangarritasun Plana?

PSTD Pamplona SF365 proiektuaren helburu nagusia ingurumen-, gizarte-, ekonomia- eta Iurralde-jasangarritasunean oinarritutako hiri-erudu turistiko bat garatzea da, eta turismoaren onurak gizarteari zabaltzea.

Proiektuaren helburu nagusiak honako hauek dira: jasangarritasunaren kultura ekoizpen-sisteman txertatzea, sanferminak produkturaren diseinu eta berbideraketan erabakitasunez aritzea, proiektatutako irudia, ekitaldiak jasangarriak izan daitezen baliabideak jartzea, zikloturismoko, naturako, ekoturismoko eta kultutako eskaintzak porfoliora erantsiz ugaritzea, eta gainera zerbitzuak eta azpiegitura publikoak klima-aldaketaren aurrean prestatu eta, gobertnantza-sistemari tresna adimendunak ematea erabakiak datuetan oinarrituta eraginkortasunez hartzeko.

Iruñerako onetsitako Planari buruzko argibide gehiagorako, sakatu hemen

 

Parte Harte Hartu Nahi?

  • Parte hartzeko moduak:
    • Talde eragilea (sektoreko erakundeek eta udal-teknikariek osatua) Jasangarritasun Planaren jarraipena egiteko.
    • Lan-foroak (San Fermin turismo-produktua, Ekoturismoa eta Ekitaldi Jasangarriak) Hauetan, turismoarloko edo dagokion gaiarekin zerikusia duten enpresa eta/edo adituak bilduko dira, hiri iteresdunaren gizarteasarearekin batera non pertsona partikularak parte hartu dezakete.
    • Mekanismo horiek aktibatu ahala ezagutaraziko diren parte hartzeko beste trena batzuk. Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen
  • Webgunea: www.decide.pamplona.es
  • Kontaktua:

Berriak

  • Berrikusi Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planaren aurkezpena, martxoaren 28an, asteartea, 12:30ean, Kondestablearen Jauregian. PSTD SF365aren aurkezpenak kontsultatu:
  1. Silvia Azpilicueta, Merkataritza eta Turismo Zerbitzuko zuzendaria: "El PSTD Pamplona SF365: objetivo, retos y líneas de acción".
  2. José Costero, Iruñeko Udaleko Bulego Estrategikoaren zuzendaria: "El PSTD Pamplona SF365 en el marco de la Agenda Urbana 2030".
  3. José Manuel Santana, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zuzendaria: "El proceso participativo del PSTD".