INFORMAZIO PRAKTIKOA
ITXITA, KONTRAKORIK ESAN ARTE
- Ahal dela, 8 urtetik gorakoak
- Tokia: San Bartolome gotorlekua
- Informazio-zentroan eskatu dadoak
- Gehienez: 4 jokalari
- Osagai esoterikoa: Taula guztia Tenpluaren Ordenaren zenbaki sakratuaren, hau da, 9 zenbakiaren eta haren multiploen inguruan antolatuta dago: 9 fraidek sortu zuten Ordena; 63 lauki ditu (9ren multiploa) eta bi zifra horien batura (6+3) 9 da; Santiagoko katedralak 9 nabe ditu.
- Berezitasunak: Dadoak jaurti eta Putzuaren edo Heriotzaren laukian eroriz gero, bi zenbakien batura 9 bada zigorra barkatu eginen da. 9 zenbakiak eta haren multiploek –taulako lauki horietan daude antzarak– perfekzioa adierazten zuten. Tenpluaren ordenako zaldunek “bidaia-txekea” edo “kanbio-letra” asmatu zituzten, baliabide ekonomikoak zeramatzaten erromesek bidea segurtasunez egin zezaten.
DESKARGATZEN AHAL DIRENAK:
DESKRIBAPENA
Iruñeko Udalak, Nafarroako Kazetarien Elkartearekin elkarlanean, betidaniko joko hori proposatzen du, haren jatorria, oro har, ez baita oso ezaguna herritarren artean. San Bartolome gotorlekuak tamaina handiko (4x4 metro) antzara-joko bat eskainiko du ohiko ordutegian. Jokoa erabilera librekoa da, eta haren taula tenplarioekin lotzen den Donejakue bidearen mapa zifratu bat da.
Gaur egun jolas ezaguna dena, garai batean, Donejakue bidearen mapa zifratu bat izan zela diote, Tenpluaren Ordenak diseinatua, eta haren laukiek leku eta kontzeptu ezagunak irudikatzen zituztela. Taula gidari zutela eta haren ibilbideari jarraituz, Luzaidetik dagoen bide luzea jarraitu, haren zentzu ezkutu eta espirituala aurkitu eta azken helburua, Compostelara iristea, lortzen ahal zuten. Jokoan bezala, ibilbidea helmuga bezain garrantzitsua zen.
Jolastu nahi duen edonor, ahal dela 8 urtetik gorakoa, gotorlekura sartzen ahal da, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara. Patua irudikatzen duten bi dadoak zentroaren informazio-gunean eskuratzen ahal dira. Partidak gehienez lau jokalari onartzen ditu, eta zentroan bertan eskuratzen ahal da jokoaren lauki bakoitzaren esanahiari buruzko informazio labur osagarria.
Done Jakue Bidea garrantzia hartzen eta gero eta ibiltari gehiago erakartzen hasi zenean, Tenplarioak ohartu ziren jende horrek defentsa behar izateaz gain, babes hori emateak onurak ekartzen ahalko zizkiela, eta, beraz, Ordena hori gero eta nabarmenagoa izaten hasi zen Bidean.
Donejakue Bidea bi alderditan izan zen emankorra Tenplearen Ordenarendako:
- 'Alderdi materialean', ibilbidearen diseinuaren zati handi baten zuzeneko kudeatzaile zirelako, eta bestela enkomienda bidez egiten zutelako ibiltarien defentsa.
- 'Alderdi sinbolikoan' Antzara-joko itxuraz tolesgabeari esker; izan ere, Bidearen irudikapen sinbolikoaren eta ibiltariak aurkitzen ahal dituen gorabeheren adierazpen bat besterik ez zen jokoa.
Horiek horrela, aztarnarik ez uzteko, 'Antzara Jokoa' edo Bidearen 'mapa kodetu bat' diseinatu zuten hasiberriendako. Katedralak eraikitzen zituzten hargin eta arotzen gremioarekin partekatzen zituzten mezu ezkutuak, eta horiek ikur ezagunak uzten zituzten Antzara Jokoan agertzen ziren kokapenak markatzeko. Gehienetan, inguruak eta eraikinak ibiltariendako zantzu nabarmenekin identifikatzen ziren, antzararen hankaren ikurrarekin, izan ere, hori zen gaur egun Bidea markatzen duen gezi horiaren aurreko ikurra.
Tenplarioendako Antzara-jokoa bizitzaren beraren laburpena zen: gizakiak Paradisua lortzeko bizitzan zehar saihestu behar dituen nahikeriak. Azken laukiak garaipena esan nahi du jokoan, Donejakue Bidea amaitzeak ibiltariak zailtasunak gainditu dituela eta bizitza berri bati ekiteko prest dagoela esan nahi duen modu berean.
LAUKIAK
Jokoan, mapa zifratuan, ibilbidearen elementu eta zoritxar guztiak jarri zituzten. Kartzela, labirintoa, putzua edo heriotzaren mehatxua patuak —dadoek— bidean jartzen dituen oztopoak dira jokoan, eta zubiek, antzarek, ostatuak eta zoriak garbikuntza lortzen laguntzen dute, modu sinbolikoan lauki batzuetan, eta beste batzuetan lekuak kokatuz.
- ANTZARA: Tenpluaren ordena bidaiako zein lekutan dagoen identifikatzen du, eta, horrela, bidaiariei behar duten dirua eskuratzeko aukera ematen die, gako pertsonal baten bidez identifikatuta, egungo kutxazainetan bezala.
- ZUBIA (6. laukitik 12.era): Oztopo bat gainditzea ahalbidetzen du. Zubia zeharkatzeak mundutarra eta zerutiarra bereizten dituen hesia zeharkatzea esan nahi du. Zeharkatze horrek ordain edo Bidesari bat eskatzen du jasotako ikaskuntzaren truke. Iragate hori oso gogorra da eta atseden hartu behar da Bideari berriz ekiteko, horregatik, Ostatura joan behar duzu. Baina atseden orok atzerapena dakar helburuaren lorpenean.
- OSTATUA (16.laukia): Indarra berreskuratu eta bideari indarberrituta ekiteko atsedena irudikatzen du. Atsedenak, baina, helburuaren lorpena atzeratzea esan nahi du. Ostatuak erromesekiko abegi ona erakusten du, baina txanda galtzea dakar, atseden orok, beharrezkoa bada ere, helmugara iristea atzeratzen duelako.
- DADOAK (26. eta 53. laukiak): Zortea irudikatzen dute. Antzara-jokoan, bi dadoak jaurtita 9 lortzeak aurrera egin eta PUTZUA (6+3=9) eta (5+4=9) BUREZURRA (Heriotza) saihestea dakar.
- PUTZUA (31. laukia): Putzuan eroriz gero, beste norbait erori eta erreskatatu arte egon behar da. Putzua bekatuaren eta barkamenaren sinboloa da. Antzara baino lehen agertzen da. Donejakue bidean 32. etapan dago, Arza-Monte do Gozon. El Monte do Gozo zen Erromesek bekatu egiten ahal zuten azken lekua; normalena arropak Labacollan garbitzea zen, garbitasun espiritualeko zeinu gisa, Santiagora garbi iristeko.
- LABIRINTUA Labirintoak (42. laukia) bidean galdu eta ANTZARAra iristeko zorian putzua baino lehen dagoen 30. laukira salto egin behar izatea dakar. Labirintoa Babelgo Dorrearen antzera irudikatu da: bide fisikoen, hizkuntzen eta ideien anabasa modura. Labirintoan okerreko bidexketatik eramaten ahal gaituzten Bideko bidegurutzeak irudikatzen dira.
- GARTZELA (42. laukia) Bidetik desbideratzeak kartzelara eramaten ahal zaitu, norbaitek askatzen zaituen arte. Kontuan izan behar da Inkisizioak zorrotz zaintzen zituela desbideratze-erlijiosoak, bai eta erreinuek eta jaunek aplikatzen zuten justiziaren arbitrariotasuna ere. Kartzela tentaldietan erortzearen ondoriozko zigorra da, eta bidaia atzeratzea ere badakar.
- GAREZURRA (HERIOTZA): Garezurra (58. laukia) Heriotzaren sinonimoa da, Bidearen amaiera. Heriotzak Berpizkundearen itxaropena dakar. María Magdalena eta haren Garezurra. Jokoan, Irteera laukira bidaltzen du – denboran atzera egiteko betebeharra adierazten du, gure bekatuengatik damutu eta hutsetik hasteko.
- ANTZARAREN LORATEGIA: 63. laukia, azkena, Antzararen lorategia da. Zenbaki zehatza lortu behar da Antzararen lorategian sartzeko.