Espacio SanFermIN! Espazioa

Espacio San FermIN! Espazioa San Domingo aldapan dago, entzierroaren ibilbidearen hasieran. Sanferminei buruzko esperientziagunea da: murgiltzeko espazio bat, non irudiekin, soinuekin eta beste baliabide batzuekin jolasten baita, festan erabat murgiltzeko esperientzia sortze aldera.

Espacio San FermIN! Espazioa esperientziagunea

Espacio Sanferminak erreferente dira mundu osoan, eta Iruña hiri-ekitaldi eta -ospakizun handien nazioarteko mapan kokatu dute, hirira bisitari ugari erakartzen baitituzte.

Espacio SanFermIN! Espazioa esperientziaguneak bisitariei aukera ematen die, ingurune irisgarri eta kokapen pribilegiatu batean, festa zer den ikusi eta sentitzeko.

Espacio San FermIN! Espazioa ez da museo bat, ezta interpretazio-zentro bat ere; aitzitik, murgiltze-esperientzia bat eskaintzen du sanferminik gabeko urteko “356 egunetan”, eta sanferminak errepikaezin egiten dituzten alderdi nagusien berri ematen du: festa herrikoiak, historikoak, kulturalak, irekiak, alaiak, internazionalak eta adin orotarakoak.

Funtzio hori betetzeaz gain, Espacio San FermIN! Espazioa turismo-informazioko gunea ere bada eta bisitariei Iruñean dauden baliabideei, azpiegiturei eta turismo-aukerei buruzko informazioa ematen die.


Gunearen banaketa eta edukiak

Espacio San FermIN! Espazioa esperientziaguneak hainbat espazio ditu 90 metro koadrotan, eta horietan soinu, kokapen eta irudiekin jolasten da sanferminetan erabat murgiltzeko.

Zentroa bi eremutan banatuta dago: harrera egiteko gunea eta esperientzia-eremua, erakargarri nagusia. Bi eremuek diseinu minimalista dute, eta gorria, zuria eta beltza erabili dira haietan, festen oinarrizko koloreak alegia.

1. eremua: Bisitarien harrera- eta arreta-gunea
Eremu horretan harreragunea dago, sanferminei buruzko aipamenekin pantaila, kartel eta eduki estatikoetan. Gainera, zentroko langileek sanferminei buruzko informazio espezifikoa eta Iruñeko turismo-eskaintzari buruzko informazio orokorra ematen dute bertan.

2. eremua: Esperientziagunea
Esperientziagunea errezel gorri handi baten atzean dago; behin hura igarota, bisitariek ibilbide bati ekiten ahal diote ispilu-labirinto batean barna, ispiluok bisitariak festan murgilduta.
 

Bisita Espacio San FermIN! Espaziora

Espacio SanFermIN! Espazioak ez du ordena jakin bat: pertsona bakoitzak nahi bezala egiten ahal du ibilbidea, bide propioa eratu, eta interesa gehien pizten dioten puntuetan geldituta.

Zentroa irisgarria da mugikortasun urriko pertsonendako eta ikusmen-desgaitasuna dutenendako; gehienez ere 30 pertsonendako lekua dauka eta, ahal dela, banakako eta talde txikiendako bisitak egiteko dago antolatuta. Talde handitan sartu nahi izanez gero, gomendatzen da zentroko arduradunekin harremanetan jartzea bisita planifikatzeko.

Espacio San FermIN! Espazioko informazioa lau hizkuntzatan dago eskuragarri: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa.
 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Helbidea: San Domingo kalea z.g. (eskorten ondoan)
Telefonoa: (+34) 948 420 706
E-maila: espaciosanfermin@pamplona.es

ORDUTEGIA:
Zentroaren ordutegia turismo-denboraldietara egokituko da, honela:

Azaroaren 1etik martxoaren 15era
Al.–lr.: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 17:30
Ig.: 10:00 – 14:00
  
Martxoaren 16tik ekainaren 30era eta irailaren 16tik urriaren 31ra
Al.–lr.: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00
Ig.: 10:00 – 14:00
  
Uztailaren 1etik irailaren 15era
Al.–lr.: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 19:00
Ig.: 10:00 – 14:00

Uztailaren 6tik 14ra, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a eta 6a: Itxita

BISITA:
Prezioa: doan
Iraupena: 10 – 30 minutu
Gehieneko edukiera: 30 lagun
Hizkuntzak: gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa
Taldeendako, alde aurretik erreserba egitea gomendatzen da
Irekiera urtea: 2024
 

Irudia
Irudia