Trinitariosko aparkalekuak hiriko erdialdeko merkataritzari bultzada eman nahi dio, garraio publikoaren erabilera sustatuz. Horretarako, autoak bertan uzten dituzten pertsonei erraztasunak ematen dizkie hiri-autobusak doan erabiltzeko. Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Transports Ciutat Comtal SAk –eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak– sinatu duten hitzarmenaren arabera, Udalak villavesaz egiten den bidaia bakoitza 50 zentimoz finantzatuko du.
Tokia: Trinitarios, Biurdana kalea eta Gipuzkoa etorbidea ditu mugan, eta Autokarabanetarako eta etxebizitza-ibilgailuetarako zerbitzugunearen parean dago.
Sarbidea:Biurdana kalearen eta Gipuzkoako etorbidearen arteko elkarguneko biribilgunean.
Funtzionamendua
Aparkalekuan sartzeko, autoek hesi bat gainditu behar dute, non matrikula irakurri eta bi bidaiako tiketa ematen baita. Behin tiketa villavesan erakutsita, hiri-autobusa erabil daiteke, dela igotzeko eta jaisteko, dela bi pertsona aldi berean igotzeko ala jaisteko. Tiketak 24 orduko epean erabiltzekoak dira.
Toki kopurua: 170, 500 toki izateko prebisioan, San Ferminetan izan ezik