BIZIKLETA ESKOLAN

Bizikleta eskolan udal-programa bat da, eta ikastetxeetan prestakuntza eskaintzen du, adingabeek hirian barnako joan-etorriak segurtasunez egiteko oinarrizko ezagutzak eskura ditzaten eta haien autonomia eta gaitasun pertsonalak lantzeko xedez. 

Europan eta estatu mailan urteetako eskarmentua duen programa honen hezkuntza-metodologia Bikeability metodo ingelesean oinarrituta dago eta ikastetxe askotan probatu da dagoeneko.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua. Edukien sakontasuna eta trinkotasuna egokitu egiten dira talde bakoitzeko ikasleen gaitasunen arabera.
 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Saioak

Ikastaroak 6 ordu irauten du, 2 orduko 3 saiotan banaturik. 

Programa 3 unitate didaktikotan planifikaturik dago, 3 ikaskuntza-maila ezberdin eta progresiboei dagozkienak. Halaber, aukera dago aurretiaz trebatzeko fase batean parte hartzeko.
 

 

1. saioa. Bizikleta ezagutu

•    Tokia: ikastetxeko ikasgela batean.
•    Edukia: programaren eta zirkulazioaren nondik norakoak azaltzea eta bizikletaren segurtasun-elementuak aurretiaz aztertzea.
 

2. saioa. Bizikleta gidatu
  • Tokia: ikastetxeko patioa
  • Edukia:
    •  Bizikleta behar bezala menperatzen den ziurtatzea ibilbide itxi batean.
    • Pauwels testa: hainbat oztopo dituen zirkuitu batean barna arrakastaz ibiltzea denbora jakin batean.
       
3. saioa. Zirkulatu bizikletaz
  • Tokia: bidegorriak eta zirkulaziorik gabeko bigarren mailako bide publikoak.
  • Edukia:
    • Prestakuntzako begiraleek lagundu eta tutorizatutako irteera, taldean.
    • Kalean kokatzea, seinaleak eraginkortasunez egitea, trafiko-seinaleak, begiez eta belarriez egiaztatzea eta angelu itsuak saihestea.