Bidegorria eta bizikletendako ibilbideak

BIDEGORRIA

Iruñeko bidegorrien sareak hiriko auzoak lotzen ditu

BIZIKLETENDAKO IBILBIDEAK

Bidegorriez gain, beste gune batzuk prestatu dira ziklisten segurtasunari mesede egiteko.

Oinezkoendako eremuak 

Oinezkoak ibiltzeko bideak dira, eta espaloiek, nasek eta pasealekuek osatzen dituzte.
Debekatuta dago bide horietan zirkulatzea eta aparkatzea, Udalak baimendutako ibilgailuak izan ezik.
Gehieneko abiadura: 20 km/h.
 

Abiadura mugatuko eremuak  

Ibilgailu guztiendako gehieneko abiadura 30 km/h da kale horietan.

Bizitegi kaleak  

Bizitegi-kaleak zirkulazio-eremu bereziki egokituak dira, eta oinezkoek lehentasuna dute kale mota horietan.
Hori horrela, ibilgailuek har dezaketen gehieneko abiadura 20 km/h da, eta gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei.
Oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabiltzen ahal dute, baina ezin dituzte ibilgailuen gidariak alferrik oztopatu.
 

 

Ziklo-kaleak

Bigarren mailako bideak dira, eta 30 km/h-ko gehieneko abiadura dute: seinale bertikalek eta horizontalek abiaduraren muga horren berri ematen dute.
Noranzko berean zirkulazio-errei bat baino gehiago dituzten bideetan, 30 km/h-ko gehieneko abiadura duten ziklo-kaleak seinaleztatzen ahalko dira, eta bizikletek eta ibilgailu motordunek aldi berean zirkulatzen ahalko dute ziklo-kale horietan.
Hori horrela, ibilgailu motordunak bizikleten abiadurara egokitu beharko dira, eta ezin izanen dituzte aurreratu zirkulazio-errei beretik doazen ziklistak.