Bizieskola helduendako


Iruñeko Udalak doako ikastaroak  antolatzen ditu bizikletan ibiltzen ez dakiten edo beren trebetasunak hobetu nahi dituzten helduek  bizikletan ibiltzen ikas dezaten  eta mugikortasun seguruarekin lotutako ohiturak indartu ditzaten.

Ikastaroek 6 eta 8 ordu artean  iraunen dute, asteko 4 arratsaldetan banatuta. Urteko garai desberdinetan eskaintzen dira, bereziki udaberrian eta udazkenean.
 

Hiru maila

1. maila. Hastapenak. Ikasi bizikletan ibiltzen

•    Bizikletan ibiltzen ez dakitenendako.
•    Zirkulaziorik gabeko zirkuitu itxia erabiltzen da bizikletan ibiltzeko.
•    Edukia: bizikletaren segurtasunari buruzko egiaztapen orokorrak, bizikletatik igo eta jaistea, oreka dinamikoa zuzen ibiltzean, segurtasunez hasi eta gelditzea eta bizikleta joan nahi den tokira bideratzea. 

2. maila. Trebatzea. Bizikleta gidatzea

•    Bizikletan ibiltzen jakin arren gidatzean kontrol handiagoa eduki nahi dutenendako.
•    Zirkulaziorik gabeko zirkuitu itxia erabiltzen da bizikletan ibiltzeko.
•    Edukia: balaztak eta martxak erabiltzea, distantziak kontrolatzea oztopo finko eta mugikorren aurrean, esku batekin gidatzea kontrolatzeko trebetasuna (seinaleztatu ahal izateko), larrialdiko geldialdiak, zirkulazio motela, bira itxiak, atzerantz begiratuz zuzen joateko trebetasuna. 
 

3. maila. Bizikletan zirkulatzea. Zirkulatu bizikletan

•    Bizikletan zirkulatu baina oraindik espaloietan ibiltzen direnendako.
•    Hiriko gune lasaietan barna zirkulatzeko praktikak, benetako trafikoarekin.
•    Edukia: kokapen bisuala, begiz eta entzumenez egiaztatzea, seinaleztapen eraginkorra, bidegurutzeetan ezkerrera eta eskuinera biratzea, arriskua hautematea eta oztopoak dauden kaleetan gidatzea.
•    Parte-hartzaileek bizikleta ekarri beharko dute.