Iruña hiri egokia da oinez joan-etorriak egiteko. Iruñean barna ibiltzea praktikoa, azkarra eta erraza da, hiriak duen tamainari, oinezkoendako guneei, parkeei eta lorategiei esker.

MUGIKORTASUN BERTIKALA
Hirian barna joan-etorriak oinez egitea errazteko, garraio publikoaren sistema bertikalak instalatu dira Iruñean. Sistemei esker, oinezkoak desnibel handiak gainditzeko gai dira, lotzeko zailak ziren guneak konektatuta.
Garraio bertikaleko hamar instalazio daude Iruñean.
| Igogailua | Auzoa |
| Erletokieta kalea | Iturrama - Milagrosa |
| Isaac Albéniz k., 1 | Arrosadia |
| Isaac Albéniz k., 2 | Arrosadia |
| Descalzos kalea | Arrotxapea - Alde Zaharra |
| Fiteroko Monasterioaren kalea | Donibane |
| Media Luna parkea | Ibai parkea - II. Zabalgunea |
| Felisa Munárriz plaza | Arrosadia |
| Azpilagañako arrapalak | Azpilagaña |
| Lezkairuko zaldua | Lezkairu - II. Zabalgunea |
| Urdanoz etxe-multzoa | Ipar Etxabakoitz - Urdanoz etxe-multzoa |
| Concepción Benítez kalea | Etxabakoitz - Barañain |
| Mendillorri | Mendillorri |
| Trinitarios | Donibane |
METROMINUTU
Metrominutu planoak Iruñean oinez egiten ahal diren ibilbideetako batzuk markatzen ditu, baita hiriko hogeita hamar interesguneren arteko distantziak ere.