Zerbitzu hau jardueren ingurumen-kalitateaz arduratzen da, betiere jarduera horiek EZ badute zerikusirik ez zoonosiarekin ez elikadurarekin. Ikuskapen-bisitak egiten ditu (laginak hartuta eta hartu gabe), herritarrek edo beste administrazioek halakorik eskatzen dutenean, eta Zerbitzuak berak ezarritako kontrol-programei jarraituz (merkataritza-lokalak, erabilera publikoko igerilekuak, ibaietako urak, horniketa-urak eta haurtzaindegiak).
Helbidea eta harremanetarako datuak
Helbidea: SAN SATURNINO kalea 2, 3. sol. · 31001 IRUÑA
Elikagai Ikuskaritzak populazioak kontsumitzen dituen jakien osasun- eta higiene-kalitatea kontrolatzen du, bai eta jakiak prestatu, bildu eta saltzeko erabilitako lokalen eta jakiak manipulatzen dituzten pertsonen egokitasuna ere. - Horretarako, ikuskatzeak eta egiaztapenak egiten ditu, laginak hartzen ditu eta osasun-kontroleko beste jarduera batzuk egiten ditu elikagaien prestaketarekin eta kontsumoarekin loturiko era guztietako establezimenduetan: industriak, merkatuak, jatetxeak, jangela kolektiboak eta abar.
Helbidea eta harremanetarako datuak
Helbidea: SAN SATURNINO kalea 2, 2. sol. 31001 IRUÑA
Zerbitzu honek bere gain hartzen du gizakien, merkataritzaren edo industriaren jardunak udalerriaren mugartean sortu eta ingurumena kutsatzen duten produktuen isurpenen kontrola, zaraten, usainen, keen eta gasena, alegia. Udalak ofizioz ikuskatzen ditu tabernen, industrien eta berokuntza-sistemen soinuen kontrola zein ke-isurketak.
Erantzuna ematen zaie herritarrek egindako argibide-eskaerei, kontsultei eta salaketei. Zerbitzu hau ez da arduratzen hondakinek edo ur beltzen hoditeriak eragindako usain-isurketez, ezta puntu jakin batean hainbat iturritatik (immisioak edo ingurumen-kutsadura) datozen kutsagarrien pilaketak eragindako kutsaduraz ere.