Merkataritzaren sektoreari eragiten dioten politikak eta ekimenak proposatzeko eta horiei buruzko informazioa eta kontseiluak emateko aholku- eta partaidetza-foroa.
Hauek osatzen dute Mahaia: Iruñeko Udaleko zenbait ordezkari politikok, merkataritza-sektorekoek (eskualdekoak, gremioetakoak eta udal-merkatuetakoak) eta Iruñeko Udaleko Merkataritza Zerbitzuko teknikariek.
Hiru bilera-mota egiten ditu: ohikoak (lau hilean behin), teknikoak (hilero) eta ohiz kanpokoak.
Mahaiko kide guztiek daukate hitza eta botoa, eta gehiengo sinplez hartzen dira erabakiak, zeinak, txosten edo eskari gisakoak izaki, ez baitira lotesleak udal-gobernuko organoentzat.
Orri hau erabilgarria al da?