Patinete elektrikoak erabiltzeko nahitaezko asegurua

cabecera vmp

Patinete elektriko eta ibilgailu pertsonal arin (IPA) guztiek DGTn erregistratu eta erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua eduki beharko dute.

vpl

Zer dira IPAk?

Ibilgailu pertsonal arinak (IPA) plaza bakarreko ibilgailuak dira, eta motor elektrikoaz higiaraziten dira, gurpil baten edo biren gainean. 

Duten pisuaren arabera, 6 eta 25 km/h bitarteko abiaduran zirkulatzen ahal dute.
 

 

patinete

Zer dio araudi berriak?

2026ko urtarrilaren 30etik aurrera, araudi berriaren arabera, honako hauek derrigorrezkoak dira:

  1. Ziurtapen teknikoa egin ondoren igorritako zirkulazio-ziurtagiria izatea.
  2. Ibilgailuak DGTn erregistratu behar dira derrigorrez.
  3. Identifikazio-etiketa ikusgai izatea (matrikula).
  4. IPA guztiek erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua eduki beharko dute, gutxieneko estaldura hauek barne hartuta: 6.450.000 euro kalte pertsonaletarako eta 1.300.000 euro kalte materialetarako.
patinete

Zein ibilgailu aseguratu behar dira?

Honako hauek aseguratu behar dira: 

  • Patinete elektrikoak
  • Hoverboard-ak
  • Monoziklo elektrikoak
  • Segway-ak eta autoorekatutako beste dispositibo batzuk
  • Parametro teknikoak betetzen dituzten plaza bakarreko beste ibilgailu elektroniko pertsonal batzuk.

Salbuetsita daude desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten pertsonendako ibilgailu motordunak edo pertsona horiei mugitzen laguntzeko elementuak eta ziklo edo bizikleta elektrikoak

Argibide gehiago