Txupinazo Txiki

TXUPINAZO TXIKIA

Iruñeko haurrak sanferminetako une enblematikoenetako baten parte izan daitezen, Udalak Txupinazo txikia ekimena sustatu du aurten, hiriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako ikasleei zuzenduta.

Proposamenaren bidez, ikasleek hiria hobetzeko ideiak landuko dituzte ikasgelan, sormena, parte-hartzea eta inguruari buruzko hausnarketa uztartuta. Uztailaren 10ean, 12:00etan, jaurtiko da txupinazoa, haurrak jaiaren erdigunean kokatuz.

Jarduera errazte aldera, Udalak berariazko ikaskuntza-egoera bat prestatu du ikasleendako eta irakasleendako laguntza-materialekin, ikasgelan sorkuntza eta parte hartzeko prozesua gidatzeko.

Parte hartzen duten ikasgelek azalpen motz bat eta DIN A3 formatuko proposamen bisuala barne hartzen dituen baterako proiektu bat aurkeztu beharko dute eta teknika askeak erabiliz egiten ahalko da, hala nola marrazkia, collagea eta horma-irudia.

Proposamenak aurrez aurre aurkezten ahalko dira Descalzos kaleko 72. zenbakiko udal-erregistroan edo erregistro telematikoaren bidez: kasu horretan euskarri fisikoa aipatu helbidean ere aurkeztu beharko dute, ikastetxearen izena, maila eta ikasgela adierazita.

Dokumentazioa eta materialak