Zer landare ikusiko ditut?
Sahatsak, haltzak, lizarrak, zumarrak, astigarrak, haritzak, zuhandorrak, sahatsak, basaerramuak, elorriak... babeslekuak dira, eta erreserbaren bilakaera naturalerako oinarriak.
Ibai-erreserba leheneratzeko, gizakiak eraldatu ez balitu eremu horietan izanen genituzkeen landare-espezieak landatu ziren.
Landaketa berriak aurretik zeuden landareekin batera bizi dira: ibilguaren ondoan, kanalaren eta Arga ibaiaren artean geratzen den uhartean, ibaiertza makal handiekin (espezie aloktonoa) sendotuta zegoen, haltz, sahats, lizar, astigar eta Arga ibaiko beste espezie autoktono batzuekin batera.
Hondo-irudi gisa Barañaingo ezponda ageri da, landatutako landareak (platanondoak, altzifreak, etab.) ibai-arroko berezko landarediarekin tartekatuta..
Oso nabarmena da 2 zedro handik eta altzifre batek osatzen duten multzoa, leku horretan zegoen antzinako irin-lantegiko lorategian zeudenak.
Berroneratu aurretik, azterketa bat egin zen tokiko berezko espezie autoktonoak non hazten ziren ikusteko. Hortik aurrera, eremu horiekin lotutako landare-komunitateetako 27 espezieren zerrenda egin zen, eta hezetasunaren eta ibaiarekiko gertutasunaren arabera landatu ziren, honela:
- Sahastia – -haltzadia: hezetasun handiagoko eremu baxuenetan
- Zumardia – lizardia: bi urtean behingo uholde-eremuan, uholdea errepikatzeko aldia bi urtekoa baita.
- Hariztia: goraguneetan eta ur-goraldietatik urrun dauden eremuetan hezetasun gutxiago egonen baita.

Pixkanaka, landaketak hazi eginen dira, ibaiak, haizeak eta animaliek haziak ekarriko dituzte, eta Erreserbako floraren biodibertsitatea aberastuko dute.
Hurbildu Ibai-erreserbara bertan bizi diren landareak ikustera.
Gogoratu oso garrantzitsua dela landaredia zaintzea.
Lagundu Ibai-erreserbak galdutako biodibertsitatea berreskura dezan eta errespetatu berroneratze-eremuak.
- Ez sartu hesitutako eremuan
- Lotuta eraman zakurra
- Gunea garbi eduki
- Ez egin zaratarik
RUNA 2025 proiektua, B8 ekintza: IBAI-ERRESERBA ILUNDAINGO ERROTAN, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren babesa erdietsi du, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Espainiako hiriak birnaturalizatu eta erresiliente bihurtzeko 2021eko esku-hartzeak sustatzeko ekintzetarako dirulaguntzen deialdian, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren barruan.