Reserva Fluvial Molino de Ilundain - Fauna

Nor bizi da erreserban?

Bisoia, igaraba, okil txikia, moko txikia, koartza hauskara, urtxintxa, triku arrunta, lepazuria, suge gorbataduna, sugandila, sorgin-orratzak, martin arrantzalea, saguzarra, inurria, kakalardoa, erlea, tximeletak, euliak eta eltxoak… denak dira ibai-erreserbako ekosistemen parte. 

Argak eta haren ibaiertzeko landarediak lotzen dute Iruña inguruko naturarekin. Fauna lurraldean zehar mugitzen da bizi-beharrak asetzeko modua bilatzeko, eta lekurik onenak hautatzen ditu babesteko, elikatzeko eta ugaltzeko.

Berroneratu aurretik, Argaren ibai-parkean animalia-espezie asko ikusten ziren, eta horrek ibaiak eremu eta ezaugarri ekologiko egokiak dituela adierazten zuen oso fauna aberatsa izateko. Ibai-erreserba ibaiari lotutako ekosistemak indartzeko sortu zen, eta fauna eta flora garatzeko erreserbatutako espazio bat izan dezan.

Ibai-erreserbak bisoi europarraren habitata eta bizi-aukerak indartzen ditu. Bisoia Europan desagertzeko arrisku larrian dagoen ugaztun txiki bat da. Bisoia Ibai-erreserbaren balio ekologikoaren ikono bihurtu da, eta leku horretan bizitzera iristen ahal den bizidunen potentzial osoaren erreferentzia ematen du. Bisoia Arga ibairen inguru honetan ikusteko aukera izan dugu. zorionez oraindik ere badirelako hainbat gune, naturgune eta horiei lotutako bioaniztasun eremu, bisoia babestu, elikatu eta ugaldu ahal izateko. 

Berroneratze proiektuaren bidez lursaila moldatu egin zen bizi baldintza desberdinak egon zitezen: eremu baxuak eta putzuak, haietan ura pila dadin, behe eremuak eta putzuak, eremu garaiak uholdeetatik salbu egoteko, harriak eta adarrak dituzten eremuak, harrapariengandik ezkutatzeko… horrela, espezie ugari bizitzeko moduko eremuak sortu dira… eta guztiak dira garrantzitsuak.
 

Hurbildu Ibai-erreserbara bertan bizi diren animaliak ikustera. 

Gogoratu oso garrantzitsua dela animalien bizitza eta bizitzeko behar duten lasaitasuna errespetatzea.

Lagundu Ibai-erreserbak galdutako biodibertsitatea berreskura dezan eta errespetatu berroneratze-eremuak.

 

Ez sartu hesitutako eremuan
Lotuta eraman zakurra
Gunea garbi eduki
Ez egin zaratarik

 

RUNA 2025 proiektua, B8 ekintza: IBAI-ERRESERBA ILUNDAINGO ERROTAN, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren babesa erdietsi du, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Espainiako hiriak birnaturalizatu eta erresiliente bihurtzeko 2021eko esku-hartzeak sustatzeko ekintzetarako dirulaguntzen deialdian, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren barruan.