Reserva Fluvial Molino de Ilundain - BERRONERATZEA

Bai! Duela gutxi, begien aurrean duzun lur-eremu hori material trinkotuz beteta zegoen, ia ez zegoen landarerik eta hondakinek ibaiaren ezaugarriak eta ibaiertza ahultzen zituzten. Eremu degradatua zen, eta. Arga ibairi itzultzeko leheneratu da, ibaiko habitata berroneratzeko, ibaiaren berezko landarediaren eta fauna basatiaren bizileku izan dadin. 

Berroneratze ekologikorako gunea hesitu egin da, landaketek berezko bilakaera izan dezaten; espazio horretan ez jardutea eta ez sartzea da xedea, eta prozesu ekologikoei beren bidea egiten uztea. 

Hesiaren alde honetatik zenbait irakaspen ateratzen ahal ditugu: urtarotik urtarora, edo urtetik urtera hurbilduz gero, eremua nola istiltzen den, nola lehortzen den, landaredia nola garatzen den ikusi ahal izanen duzu, nola den gai bere kabuz hazteko eta bizidun gehiagoren bizileku izateko, eta ondorioz, ingurumenaren kalitatea hobetzeko eta gure osasunari mesede egiteko. Horrek ingurumen-kalitatea ematen du eta gure osasunari mesede egiten dio.

Eremua berroneratzeko proiektua izan zen urte batzuk barru Argaren ur-goraldiei lotutako baso autoktono handi bat izanen denaren abiapuntua. Hots, ibai-pasealekuan bizi den faunarendako babesleku zabala izaten ahal den uholde-eremuarena.


 

Nolakoa zen espazio degradatu hori esku-hartzearen aurretik?

Giza jardunak urte luzez eraldatu zuen eremua. Ilundaingo errotaren presak eta ubideak ibaiertza, landaredia eta ibilguaren ekologia aldatu zituen. 

XX. mendean, irin-fabrikako eraikuntzek eta, instalazioek, eta bertan egin zen harri-lubetak zabalgune handi bat sortu zuten, eta isurkinez eta betegarriz trinkotutako plataforma bat eratu zen. 

Hori horrela, eremu horretan ez ziren sartzen ibaiaren ur-goraldiek naturalki mugiarazitako ura, sedimentuak eta haziak. Aldi berean, lur trinkotu eta pobretu horrek ibaiertzeko berezko landareak garatzea oztopatzen zuen. 

Beraz, ibaiarekiko harremana galdu eta natura garatzeko aukerak mugatzen zituen eremu degradatu bilakatu zen.

Zer nolako esku-hartzea egin zen uholde-eremuko baso bihurtzeko?

Ibaiari espazio bat itzultzeko ahalegina egin da, ur-goraldietako urak berriro ere lur-eremua har dezan eta ibaiertzeko basoa berroneratzeko prozesu ekologikoak aktibatu daitezen. 

Horretarako, giza jardueraren ondorioz metatutako 18.000 m3 hondakin eta betegarri artifizial hustu ziren. Ibaiaren ur-goraldiekin urpean geldituko diren puntu baxuenak eta altuenak moldatu ziren, eta horri esker, lehen posible ez ziren prozesu naturalak garatzen ahalko dira aurrerantzean.

2 puntu identifikatu ziren ubidea lursailaren barrualdearekin lotzeko. Hustuketa handi bat egin eta bi hondartza sortu ziren, ohiko ur-goraldietan uholde eremu izan daitezen.


 

Erdiko gunean indusketak egin ziren, eta horien ondorioz sortu den topografiak ura geruzaka sartzea ahalbidetuko du eremua bi urteko errepikatze-denborarako birkonfiguratu baitzen. Horren gainean, mikrotopografiak egin dira, eta urak hartzen ahalko dituen behe-eremuak eta babesleku izanen diren eremu garaiak egokitu dira.

Landare txikiek elkarrekin lan egiten dute, lurzorua lantzen duen, eta garatu eta biderkatu egiten den komunitate baten antzera Ibai-erreserbak galdutako biodibertsitatea berreskuratzen eta sendotzen lagunduz. 

 

Prozesu horrek denbora luzea behar du… urteak; horregatik prozesu naturalek beren bidea egin dezaten utziko dugu: Ibai-erreserba aldatzen joanen da pixkanaka, uholde-eremuko baso bihurtu arte.

PROIEKTUAREN FASEAK

Nolakoa zen erreserba berroneratze proiektuaren aurretik?
Irudia
Irudia
Zer bilakaera izan zuen obrak iraun zuen bitartean? Obraren argazkiak, lur-mugimenduak, lur-ekarpenak, landaketak, etab.
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Nola gelditu zen obra amaitutakoan?
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Nola ikusten duzu gaur? Bidali zure argazkia: Bisitariek bidalitako argazki eguneratuak zintzilikatu eta taldeko kronologia bat sortzeko aukera.

RUNA 2025 proiektua, B8 ekintza: IBAI-ERRESERBA ILUNDAINGO ERROTAN, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) Biodibertsitate Fundazioaren babesa erdietsi du, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsen bidez finantzatutako Espainiako hiriak birnaturalizatu eta erresiliente bihurtzeko 2021eko esku-hartzeak sustatzeko ekintzetarako dirulaguntzen deialdian, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia planaren barruan.