Lagundu uso populazioa murrizten

Lagundu uso populazioa murrizten hirian 

2020an, Iruñean,  usoen superpopulazioa hauteman zen. Uso populazioaren kontrola garrantzitsua da usoek daramatzaten eta herritarrentzat kutsakorrak diren gaixotasun infekziosoen eta parasitoek eragindako gaixotasunen transmisioa murrizteko. 40 gaixotasun eta 50 parasito baino gehiago transmititu ditzakete. Bestalde, haien gorozkiek kalteak eragiten dituzte eraikin, monumentu, kale eta hiri altzarietan.

Usoek hirietan haien kabuz biziraun dezakete intsektuez eta zuhaitz eta lorategietan aurkitzen dituzten ar txikiez elikatuz. Modu natural horretan, bi errunalditan bi arrautza urtean jartzen dituzte. Baina gainelikatuta badaude, elikagai soberakinak aurkitzen dituztelako edo berariaz janaria edo pentsua ematen zaielako, errunaldiak 4 edo 6 alditara biderkatu daitezke eta superpopulaziora azkar iritsi. Horregatik herritarren lankidetza oso garrantzitsua da hegazti horiei jaten ematen edo usoek jan ditzaketen janari soberakinak bide publikoan uzten ekiditeko orduan.

LAGUNDU ETA ZAINDU ZURE OSASUNA 

 

Nola lagun dezaket?

Ez itzazu elikatu

Cartel

 

Zure soberakinak bildu

Cartel

 

Deskargatu eta partekatu informazio hau