Andraizeko Profesionalen Omenez

equipo Andraize

Andraizeko Profesionalen Omenez

Txantreako Sexu eta Ugalketa Osasuna Artatzeko Zentroa
Andraize

Hasiera

1978-1987

Andraize, herritarren ekimenetik sortua, sexu-heziketaren eta familia-pangintzaren esparruan erreferentzia bihutu zen Nafarroan. Ginekologoak, emaginak, psikologoak eta hezitzaileak aritu ziren bertan, aholkularitza, metodo antikontzeptiboak, gazteendako programak eta abar eskaintzen. 1985etik aurrera, abortuaren legea erregularizatu ondoren, emakumeen ugalketa-eskubideak bermatzeko borrokatu zen profesionalen taldea.

Epaiketa

1987-1990

Acción Familiar talde ultrakontserbadoreak salaketa jarri zuen Nafarroako osasun publikoan legezko lehen abortua egiteagatik, eta zentroko hiru ginekologori (gizon bat eta bi emakume) leporatu zieten abortu hori egitea. 1990ean absolbitu egin zituzten. Hedabideen bidezko kampaina eta presio soziala biziak izan ziren, baina Andraizek eutsi egin zion.

andraize manifa
logo andraize

Ondarea

Emakumeen sexu- eta ugalketa - osasunaren alde borrokatu, hura babestu eta arreta publiko, seguru eta feminista aldarrikatu zuten hainbeste profesionalen eta herritarren omenez. Erakutsi zuten ausardiak abortuaren gaineko arreta publikorako eta ugalketa-eskubideetarako bidea erraztu zuen Nafarroan. 

Gaur egun, Andraize Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sexu eta Ugalketa Osasun Zentroen sarean dago.

"Emakumeon erabakitzeko eskubidea gure gorputzen eta bizitzen gainean askatasunezerabakitzeko eskubidea ere bada"