Iruña Convention Bureau
Helburua da azterketa eta egiaztatze egokiak jasotzen dituen azterlan bat egitea, baita Iruña Convention Bureau abian jartzeko dokumentazioa lantzea ere
- CONVENTION BUREAU-AREN HELBURUAK
- Iruña egoitza esanguratsu bihurtzea biltzarren, bileren, pizgarrien eta ekitaldi profesionalen nazioko eta nazioarteko merkatuan.
- Negozio-aukera berriak sortzea, enpresen eta administrazioen arteko baterako lana erraztea eta helmugak eragin ekonomiko handiagoko ekitaldiak erakartzeko duen gaitasuna handitzea.
- Laguntza operatiboko eta baterako sustapenerako tresna gisa jardutea, enpresen, antolatzaileen eta preskriptoreen arteko lotura errazteko eta lagungarri izate aldera eskaintza hobeki antolatzeko, merkataritzari dagokionez eraginkorragoa izateko eta beste helmuga batzuekin lehiatzeko gaitasun handiagoa izateko.
- MICE turismoarekin lotutako enpresa-ekosistema guztia engaiatzea, hau da, enpresaburuen elkarteak, ostatuak, ostalaritza- eta garraio-enpresak eta beste laguntza-zerbitzu batzuk.
- Lankidetza-hitzarmenak egitea beste administrazio eta erakunde publikoekin, baita beste eragile mota batzuekin ere, hala nola unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin, estatuko eta nazioarteko elkarteekin eta langile-sareekin; akordio horiek Iruña biltzarren eta ekitaldien hiri gisa garatzen lagunduko dute.
- AZTERLANAREKIN LOTUTAKO ONDORIO NAGUSIAK
- Merkataritza-sozietate publiko bat sortzea, berezko nortasun juridikoa eta kapital % 100 publikoa duena.
- Seminario etxea proposatzen da Convention Bureau-aren egoitza gisa.
- SORTUTAKO AGIRIAK
Honako hauek zehaztu dira: forma juridikoa, estatutuak, antolaketa-egitura, barne-prozedurak eta gobernantza-eredua. Zehatz-mehatz, udal-ordezkariz osatutako batzar nagusi bat proposatzen da, baita administrazio-kontseilu bat, lehendakaritza eta gerentzia ere.
Azterlana % 100ean finantzatu zuen Nafarroako Gobernuak 2025ean. 34.388,20 euroko aurrekontua eta dirulaguntzak ditu.
- IRAUPENA
Proiektua 2026ko urtarrilean jarri zen abian eta 2028ko abendura arte luzatuko da.
- BAZKIDEAK
- Ayuntamiento de Pamplona – Iruñeko Udala
- Office de Tourisme Communautaire Pau Pyrénées Tourisme
- Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio - NICDO
- SPL Pau Béarn Pyrénées Événements
- Asociación de Hostelería y Turismo de Navarra – AEHN
- Cluster Tourisme Béarn
- JARDUKETAK
- Mugaz gaindiko estrategia bat garatzea GREENMICE 2P helmugaren garapenerako, jasangarritasunerako eta sustapenerako. Horretarako, MICE turismoak lurraldean egun duen egoerari buruzko diagnostikoa eginen da, turismoko eta, zehazki, MICE turismoko arloetan mugaz gaindiko lankidetzarako jardunbide egokiak identifikatuko dira, eta mugaz gaindiko estrategia bat garatu eta baliozkotuko da.
- GREENMICE2P mugaz gaindiko helmugaren garapenerako posizionamendua, jasangarritasuna, sustapena eta berrikuntza. MICE ekitaldietan jasangarritasun-irizpide eta -adierazle batzuk zehaztuko dira, MICE jasangarriko ekitaldiak garatzen direla bermatze aldera; GREENMICE2P helmugaren sustapen-, marketin- eta merkaturatze-plan bat inplementatuko da lurraldean erreferentziazko MICE helmuga bihurtzeko, eta sektore guztian berrikuntzarako eta transferentziarako Hub bat jarriko da abian.
Europar Batasunak % 65ean kofinantzatu du GREENMICE 2P proiektua, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bitartez. POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Proiektuak 1.160.620,75 €-ko aurrekontua du, eta horietatik 754.403,39 € POCTEFA programak emandako FEDER funtsei dagozkie.
