Plataforma de Mujeres contra la Violencia Sexista (Sexu Indarkeriaren Aurkako Emakumeen Plataforma) emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzearekin engaiatutako emakumeek eta talde feministek osatzen dute. Plataforma joan den mendeko 90ko hamarkadan sortu zen, eta honako hauek sustatzen ditu: gizarte-sentsibilizazioa, herritarren parte-hartzea eta segurtasuna, berdintasuna eta emakumeen eskubideak bermatzen dituzten politika publiko eraginkorrak egitea. Iruñeko Udalak 2014az geroztik laguntzen du ‘sanferminak berdintasunean’ sustatzen; hori izan zen, hain zuzen ere, herritarrek eta instituzioek eraso sexistei erantzuteko protokoloaren abiapuntua, baita sanferminetan zehar Gazteluko plazan jartzen den argibidegunearena ere.