Plan4CET

PLAN4CET proiektuaren helburu orokorra Europako eskualde eta hiriei laguntzea da, beren behar eta aukeren arabera energia garbi bateranzko trantsizio-planak diseinatu, garatu eta aplika ditzaten.

Horretarako, hainbat produktu sortuko dituen ekimen gisa abiatu da proiektua (metodologiak, tresnak eta laguntza teknikoa), EBko eskualdeei (bereziki gaitasun falta duten udalerri ertain eta txikiei) eta hiriei CET – Energia Garbirako Trantsizioaren plangintzan laguntzeko.

Proiektuak zuzenean lagunduko die EBko 3 eskualderi Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak hobetzen Nafarroan, Eskanen (Suedia) eta Emilia-Romagnan (Italia) eginen diren proiektu pilotuetan. Eskualde horiek EBko hainbat eskualde mota irudikatzen dituzte, eta eredu izanen dira ikaskuntza eta praktika onenak transferitzeko.

EKINTZA NAGUSIAK NAFARROAN

Proiektuan trebakuntza-ekintzak eginen dira parte hartzen duten eskualde eta kide guztiendako. Aldi berean, eskualde bakoitzak energia garbirako trantsiziorako (CET, ingelesezko siglen arabera) pilotua ezarriko du. 

Nafarroan eginen diren jarduketa nagusiak honako hauek izanen dira:

  • 2030eko eta 2050eko Nafarroako Energia Garbirako Trantsiziorako Estrategiaren garapena
  • Nafarroako energia-trantsizio jasangarriko gobernantza (antolaketa eta langileen prestaketa)
  • Udalerriei eta Nafarroako energia-trantsizioko prozedurei laguntzea
  • Herritarrak, industria, tokiko gobernua eta organo politikoak engaiatzea, bai eta Energia Garbirako Trantsizioan interesa duten beste alde batzuk ere, Energia Garbirako Trantsizioan garrantzitsuak direnak: Sentsibilizazio-, komunikazio- eta hedapen-ekintzak.
     

placas solaresjardin

EMAITZAK IRUÑEAN

Proiektu horrek Iruñeko Udaleko Klima-aldaketako eta Energia-trantsizioko Estrategia ezartzen lagunduko du.