Nola egituratzen da?
Plan honek hiru zutabe nagusi ditu:
- Diagnostikoa: azterketa-prozesu horri esker, udalerriko ikaskuntza eta lehentasun kritikoak identifikatu ahal izan dira, eta tokiko eremuan JIHko ikuspegi partekatua eraiki da.
- Ekintza-plana (2026-2032): Diagnostikoko aurkikuntzak proposamen (ekintza) zehatz, ildo estrategiko eta helburu neurgarri bihurtzea.
- Abian jartzea eta jarraipena: Plana gobernantza-, jarraipen- eta ebaluazio-ereduen bidez nola gauzatuko den zehazten duen dokumentua.
Jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntzak Iruñea bidezkoagoa, bizigarriagoa eta iraunkorragoa bultzatzen du, ingurumen-, gizarte- eta kultura-erronken aurrean erantzun kolektibo eta eraldatzaileak sustatuz.
Nori zuzentzen zaio?
Kultura- eta balio-aldaketa lortzeko, Planaren esku-hartzea hiru eremu handitan egituratzen da:
- Udal-lantaldea: barne-prestakuntza eta jasangarritasunarekin bat datozen arloen eta politiken arteko koordinazioa
- Hezkuntza-komunitatea: sareko lana eta ikasgelez gaindiko proiektu komunitarioak sustatzen dira, eta irakasle, ikasle eta familia guztiei laguntza eta trebakuntza eskaintzen zaie.
- Herritarrak eta Kolektiboak: kontzeptuak eta pertsonen eguneroko errealitatea lotzen dituzten parte-hartze bidezko prozesuak eta ahalduntzekoak sustatzen dira, eta herritarren ekimenak babestu eta erantzukidetasun