Nafarroako bi zaindarietako bat eta Iruñearen ikur. Uztailaren 7an haren eguna ospatzen da, eta haren omenez egiten dira sanferminak. Iruñean, uztailaren 7an egiten den prozesioak hiria zeharkatzen du haren omenez; herritarren jaierak entzierroetan korrikalarien zaindaritzat hartzen du, “San Ferminen kapotetxo” sinbolikoaren bidez.

Tradizioaren arabera, San Fermin III. mendean jaio zen Pompelo erromatarrean, eta Amiens-en hil zen martirizatuta 303ko irailaren 25ean. Kondairen arabera, santua, martiria eta misiolari kristaua izan zen, baita Amienseko lehen apezpikua eta bertako elizaren sortzailea ere. Iruñeko lehen apezpikutzat ere jotzen da.
San Frantzisko Xabierkoarekin batera, Nafarroako zaindarietako bat da Aita Santuak 1657an emandako dekretu bidez; uztailaren 7a da haren omenezko eguna, eta egun horrekin bat hasten dira sanfermin entzutetsuak. San Ferminen existentzia datu historikoetan oinarritzen ez bada ere, haren inguruko gurtzak oso bizirik dirau gaur egun. Iruñean, uztailaren 7an egiten den prozesioak hiria zeharkatzen du haren omenez; herritarren jaierak entzierroetan korrikalarien zaindaritzat hartzen du, “San Ferminen kapotetxo” sinbolikoaren eta beti egokiaren bidez.