Rosa Oteiza (1883-1970)

Foruen Monumentuan (1903) Nafarroa irudikatzeko hautatu zuten modeloa da. Erdi biluzik posatzea erabaki zuenez eta ama bakarra izan zenez, zalaparta handia sortu zen eta baztertu egin zuten. Kanporatu zuen gizartearen aurrean kemen- eta erresistentzia-ikur izan zen, haren irudia hiriaren erdigunean baitzegoen

Rosa Oteiza

 Iruñean jaio zen 1883an, eta Manuel Martinez de Ubago eskultoreak Foruen Monumentuan (1903) Nafarroa irudikatzeko aukeratu zuen modeloa izan zen. Irudi alegorikorako erdi biluzik posatzea erabaki zuen, eta horrek zalaparta handia sortu zuen garai hartako gizarte otzanean, are gehiago ama bakarra bihurtu zenean. Horren ondorioz, baztertu egin zuten, eta Errenteriara bizitzera joatea erabaki zuen; han emagin-lanetan aritu zen. Seme-alabengandik urrun bizitzera behartu zutenez, ez zuen bizitza birmoldatzea lortu, eta 87 urte zituela hil zen, bakar-bakarrik, Iruñean.

Rosaren istorioa ahaztu egin zen, baina duela gutxi egindako ikerketa batzuei esker jakitera eman zen nor zen emakume hori eta zein izan zen haren egitekoa Nafarroako foru-iruditeriaren ikurrik adierazgarrienetako bat sortzeko. Gaur egun, Rosa Oteiza aldarrikatzen da, gakoa baita Iruñeko emakumeen historia isilduan. Kemenaren eta erresistentziaren ikur, gizarteak kanporatu bazuen ere haren irudia garai baitzen hiriaren erdialdean. Rosaren memoria berreskuratu da, Iruñeko historiaren kontakizun feminista eta inklusiboaren parte baita.