Remigia Etxarren (1853 – 1921)

Iruñean jaioa, Remigia Etxarren XIX. mende bukaerako akrobata ezaguna izan zen. “Argako Erregina” esaten zioten, egiten zuen saio ikusgarriagatik, ibaia gurutzatzen baitzuen harresietatik zabaldutako soka baten gainean. Gizonendako baino ez zen mundu horretan aitzindaria izan zen, eta egiten zituen erakustaldiak garai hartako herri-ikuskizunaren ikur bihurtu ziren. 

Remigia Echarren

Iruñean jaioa, Remigia Etxarren altuerako akrobazietan espezializatutako artista zen, eta XIX. mendearen amaieran itzal handiko emakumea izan zen. "Argako Erregina” esaten zioten, egiten zuen saio ikusgarriari esker, zeinetan hiriko harresietatik zabaldutako soka baten gainean Arga ibaia oinez gurutzatzen baitzuen. Hainbat hamarkadatan, milaka lagun joaten ziren zaindariaren jaietan eta bestelako ekitaldi publikoetan egiten zituen erakustaldiak ikustera. 

Etxarrenek herri-ikuskizuna Iruñeko hiri bizitzaren funtsezko parte zen garai bat irudikatzen du, zeinetan batez ere bastioien inguruan, Sarasate pasealekuan eta Ziudadelan ikuskizunak egiten baitziren. Bere presentzia eszeniko desafiatzaile eta dotoreari esker, Remigia emakume aitzindaria izan zen, gizarte kontserbadore batean eraberritzailea izan baitzen. Europako beste hiri batzuetan ere aritu zen, baina ospea beti Iruñeari loturik egon zen. Azken urteetan pobrezian bizi izan zen, eta 1921ean hil zen erabat babesgabe. Gaur egun, ordea, Remigia ahanzturatik berreskuratu dute, kemen-ikur bat da eta hiriko kale batek haren izena du.