Osasuna

Iruñeko eta Nafarroako kirol- eta gizarte-ikurra. Osasuna Klub Atletikoa 1920an sortu zen, eta 1922an bere lehen armarria izan zuen. Bertan paratu zituen kolore gorria eta urdina, lehoia, koroa eta baloi bat. Izena euskaraz du, eta “osasuna, indarra, kemena” adierazten du.

1920ko urriaren 24an Osasuna izeneko pasio bat jaio zen. Hala erabaki zuten Sportiva klubeko (1919ko maiatzean sortua) bazkideek egun horretan egindako batzar batean. Erabaki hori hartu zuten, hain zuzen ere, zenbait hilabete lehenago Sportiva klubetik bereizi eta New Club izena hartu zuen lagun talde batekin hartu-emanean egon ondoren. Batzar hori Iruñeko Gazteluko plazako Kutz Kafean egin zuten. Izan ere, bilera horietan itxi egin ziren desadostasun politikoengatik irekitako zauri batzuk. Sportivak bizitza laburra izan zuen, eta Osasuna izenpean, batak zein besteak eroso zeuden.

Izena euskarazko hitz bat da eta “osasuna, indarra, kemena” adierazten du. Harrezkero, Osasuna Iruñeko eta Nafarroako kirol- eta gizarte-ikur bihurtu da. 1922an, klubak lehen armarria izan zuen. Humbelino Urmenetak diseinatu zuen, eta bertan agertzen ziren jada hainbat elementu bereizgarri, hala nola gorria, urdina, lehoia, koroa eta baloi bat hondoan.

 

Osasuna