Emiliana de Zubeldia (1888-1987)

Ikasketak Iruñean egin zituen pianista. Nazioartean eragin handia izan zuen musika-ibilbidea egin zuen, batez ere Mexikon. Pianista, konpositore, musika-irakasle, abesbatzen zuzendari eta ekimenen sustatzaile lanetan buru-belarri aritu zen, eta horri esker pertsona miretsia eta eragin handikoa bihurtu zen.

Emiliana

 Emiliana Zubeldia 1888an jaio zen Jaitzen. Musika-ikasketak Iruñean hasi zituen, Joaquín Maya irakaslearekin, eta Madrilen eta Parisen jarraitu zituen ikasketak. 1920an, Iruñeko Udal Akademian piano-irakasle plaza bat lortu zuen oposizio bidez, baina bi urte geroago, eta senarrarengandik banandu ondoren, eszedentzia eskatu eta Parisera itzuli zen. Han konposizio-ikasketak egin zituen Desiré Pâque-rekin, eta Europako pianistarik onenetako bat bihurtu zen.

Alemanian, Austrian, Ingalaterran, Argentinan, Brasilen, Uruguain, Puerto Ricon, Estatu Batuetan eta Kuban jo zuen, eta 1948an Hermosillora (Mexiko) bizitzera joan zen. Han pianista, konpositore, musika-irakasle, abesbatzen zuzendari eta ekimenen sustatzaile lanetan buru-belarri aritu zen, eta horri esker pertsona miretsia eta eragin handikoa bihurtu zen. Sonorako Unibertsitateko Musika Akademia sortu eta zuzendu zuen, eta, gaur egun, Unibertsitatearen aurrean dagoen plazak haren izena du, baita auditoriumak eta liburutegiak ere.