Intelektual iruindarrak Nafarroako kultura eta historia babestu zituen bizitza osoan zehar. Legelaria, idazlea, filologoa, politikaria eta akademikoa, Historiaren Erret Akademiako kidea eta Euskaltzaindiko kidea izan zen, eta euskal kulturaren intelektualik nabarmenetako bat da.

Arturo Campión 1854an jaio zen Iruñean, eta Nafarroako historia eta kultura babestu zituen bizitza osoan zehar. Punta-puntako intelektuala izan zen, legelaria, idazlea, filologoa, politikaria eta akademikoa. Abokatu lanetan aritu zen, zinegotzia izan zen Iruñeko Udalean, eta diputatua eta senataria Madrilen. Espainiako Historiaren Erret Akademiako eta Euskaltzaindiko kidea izan zen, beste hainbat erakunderen artean, eta, azken finean, euskal kulturako pertsonarik garrantzitsuenetako bat da.
Campión funtsezkoa izan zen euskara aldarrikatzeko orduan, bai alor filologikoan bai literarioan, eta aitzindaria izan zen, euskal tradizioan txertatutako nafar nortasuna proposatu baitzuen, Espainiako zentralismotik aldenduta. Campiónen lanek, bai eleberriek, bai saiakera historiko eta linguistikoek, kontzientzia kultural berezitu eta kritikoa eraikitzen lagundu zuten. Hainbat ekimen kultural sustatu zituen, zenbait argitalpenetan kolaboratu zuen eta Nafarroaren iraganari eta etorkizunari buruzko eztabaidak bultzatu zituen. Gaur egun, Nafarroako pentsamendu garaikidearen funtsezko pertsonaia da.