Iruñeko Udaleko Energia Berdearen Zerbitzua (Iruñeko Udaleko Energia Agentzia ohia)

Iruñeko Udaleko Energia Berdearen Zerbitzua (Iruñeko Udaleko Energia Agentzia ohia)
Dirección

UZTARROZE kalea z.g., 1. sol. 31014 - IRUÑA

Teléfono
Horarios
- Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara - Aholkularitza-zerbitzua: 08:30etik 14:30era.
Otros datos
- ARDURADUNA: Joël Dozzi.TEKNIKARIA: José Julián Zapata. -HELBURU NAGUSIAK:Udalean eta hirian energia-eraginkortasuna sustatzea.Udaleko energia-kontsumoak kontrolatu, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea (energia-hornidura, eraikinen mantentze-jarduerak, eraikin berrien proiektuak...), Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin batera.Energiaren autoekoizpena sustatzeko udal-arauak aldatzea -eta foru erkidegoan ere aldaketa hori bultzatzea-, energiaren autokontsumo-ereduak ahalbidetuz zergen eta finantzaketaren bitartez.Energia-kontratuak energia berriztagarriak ekoizten dituzten kooperatibekin egiteko aukera aztertzen hastea.BERARIAZKO HELBURUA: Energia Merkaturatzeko Udal Enpresa bat sortzea, eginkizun hauek izango dituena:Egungo instalazio fotovoltaikoa kudeatu eta hura hedatzen saiatzea, Udalaren eskura dagoen ondareaz baliatuta.Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea instala dezaten (energia-aholkularitza).Modu aktiboan bultzatzea ekoizle berriak elkarrekin sarean jardutea; horretarako, ekoizle txikien kooperatiba bat sortzea sustatuko da, Udalaren babes juridikoa izango duena.Sortzekoa den enpresa merkaturatzaileak eragindako diru-sarrerak berrinbertitzea pobrezia energetikoari aurre egiteko programetan.ZERBITZUAK ETA JARDUKETAK:Eraginkortasun Energetikorako Udal Plan berri bat garatzea.Energia merkaturatzeko udal-enpresa batek izango lukeen bideragarritasuna aztertzea eta enpresa hori garatzea.Informazioa eta aholkularitza publikoa:Aholkularitza eskaintzea partikularrei, profesionalei, enpresei eta administrazioei, ondokoei buruz: energia berriztagarriak (diru-laguntzak, sistemak eta prestazioak instalazio-enpresak, etab.) eta energia aurrezteko baliabideak (klimatizazio- eta berokuntza-sistemak, etab.).Aholkularitza, energia-proiektuetarako, teknikaren, ekonomiaren, finantzen eta administrazioaren arloetan.Prestakuntza eta sentsibilizazioa:Dibulgazio-kanpainak, hitzaldiak, solasaldiak eta jardunaldiak antolatzea.Gizarte multzo jakin batzuei -eskoletako haurrei, teknikariei, merkatariei eta abarri- zuzendutako prestakuntza, energiaren aurrezkiari eta eraginkortasunari, teknologia berriei eta energia berriztagarriei buruz.Azterlanak eta proiektuak:Eraikin publikoetan eguzki-instalazio termikoak eta fotovoltaikoak sustatzea.Energiari buruzko azterlanak, txostenak eta auditoretzak egitea.Nazioko eta nazioarteko lankidetza, batez ere, proiektu europarren bidez.