Nire tokian jarri. Ez okupatu

Errespuetua bultzatzeko kanpaina

Iruñean, mugikortasun urriko 3.150 lagunek aparkatu dezakete erreserbatuta eta seinaleztatuta dauden 600 aparkaleku-plaza baino gehiagotan.

Hala eta guztiz ere, pertsona guztiek ez dute errespetatzen: aurten, oraindaino, Udaltzaingoak 175 pertsona salatu ditu.

Arazo honen aurrean martxan jarri dugu kanpaina hau, mugikortasun urriko pertsonendako aparkaleku-plazen erabileraren errespetua bultzatzeko.

Kanpainaren lehenengo ekintza irailaren 15aren goizean abiatu zen, Lizarra kaleak eta García Castañón kaleak bat egiten duten inguruan dauden zenbait aparkaleku-plazetan. Bertan gurpil-aulkiak paratu ziren “Ziur zaude nire tokia okupatu nahi duzula?” leloarekin.

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Corpóreo

Tamaina errealeko figurak

Gurpil-aulki batean dagoen neska edo mutil baten tamaina errealeko 20 figurek gogoraraziko dute erreserbatutako aparkaleku-plazak errespetatzearen beharra.

Non paratuko dira?

  • Ospitalegunean
  • Sanduzelai, Txantrea, Zabalgune eta Buztintxuriko osasun-zentroetan
  • San Martín doktorearen zentroaren inguruetan
  • Gurutzeko plazan
  • Lizarra kalean
  • Amaia kalean
  • Arga ibaiaren kalean
  • Belateko monasterioaren kalean
  • Iturrama kalean
  • Pío XII.aren etorbidean
  • NUPeko parkingean

Kontzientziatzeko "isunak"

80.000 zirkulazio "isun" paratuko dira hirian aparkaturik dauden autoetako haizetakoetan, lelo honekin:

“Mugikortasun urriko pertsona baten tokian aparkatzen baduzu, okerrena ez da ISUNA”

 

 

multa