Nafarroako I+G+B Sistemako emakume ikertzaile guztien izenean, honako hauek proposatzen dira hautagai moduan: Inés Echeverría, Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Zentro Nazionaleko (CNTA) zuzendari laguntzailea; Ana Gracia, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) eguzki-energiako alorreko ikertzailea; Paz Cartas, Navarrabiomed zentroko ikertzailea Neuroproteomika Klinikoko Unitatean; eta Beatriz Manías, zeina deskarbonizazio industrialeko doktoregoa egiten ari baita Nafarroako Industriaren Elkartean (NIE). Proposamenak ikerketaren alorrean emakumeek egiten duten lana ikusaraztea du xede, baita hirian kulturak aurrera egin dezan sustatzea ere.