EMAKUMEAK ETA BERRIKUNTZA. EKINTZAILETZA ETA GARAPEN PROFESIONALA
Bultzatu zure ekosistema ekintzailea eta hobetu zure enplegagarritasuna eta garapen profesionala networkingaren bitartez
Ekainak 1. 14:30 - 21:00
Tokia: La bandeja de Pádel - A kalea 66, 31192, Mutiloabeiti, Nafarroa
Aurten “Emakumeak eta berrikuntza” jardunaldiak emakumeen arteko networkinga du ardatz. Emakumeak kirolaren, jarduera osasungarri baten, bidez elkartzea du xede. Networkinga funtsezko tresna bat da ekintzailetzan eta enpresa bat sortzeko edo garapen profesionalerako euskarria eta laguntza eman dezakeen kontaktu-sare bat sortzea, areagotzea eta fidelizatzea du helburu. Padel networkig-lehiaketan izena eman duten emakumeek gida bat eta bideo teoriko-praktiko bat jasoko dituzte, networking on bat egiteko ezagutzak eta konfiantza har ditzaten.
Lehiaketan networkingean adituak diren bideratzaileak izanen dituzte, eta jardunaldi osoan zehar izanen dute haien laguntza networking-espazioak sortzeko.