M8. ‘Desberdinkeria errealitate, justizia lortzeke’
Iruñeko Udalak Martxoak 8 / Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginen du, eta herritar orori zabaldu dio emakumeak aintzatetsi eta omentzeko ondutako programazioa. Programak kontzertuak, elkarretaratzeak, lantegiak eta hitzaldiak barne hartzen ditu martxoaren 1etik 16ra bitarte.
Mundu mailan, M8ak gizarteko esparru guztietan emakumeen berdintasunaren, parte-hartzearen eta ahalduntzearen alde egiten den borroka du ardatz. 2025ean, hauxe da Iruñeko leloa: ‘Desberdinkeria errealitate, justizia lortzeke’.
ELKARRETARATZEA ETA MANIFESTUAREN IRAKURKETA
Udaletxe plaza. 10:30. Parte-hartze librea
TXANTREAKO ADINEKOEN SAREA
Irubide Erretiratuen Elkarte Kluba, San Cristobal Erretiratuen Kluba, Orvina Erretiratuen kluba eta Auzotegi Erretiratuen Elkartea Jarduerak ordutegi desberdinetan, 10:30etik 14:00etara.
PODCASTA ZUZENEAN GRABATZEA (euskaraz)
Emakumeen ahotsak Iruñe Astiz Larunbe eta Amets Pérez García
Gaztediaren Etxea. 19:00. Sarrera librea
UDALAREN PROGRAMAZIOA
Las buenas compañías. (Lagunarte egokiak.) Silvia Munt
Mendillorriko Civivoxa. 18:00. Sarrera librea
Emakumeak, lan-gatazkak eta lan-eskubideak Iruñean
Kondestablearen jauregia (ekitaldi-aretoa). 18:30 – 20:00. Sarrera librea
Irriziklo. Antzerkia. Lanku Kultur Zerbitzuak
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00. 5 euro
El juicio a la gran zorra. Ama Lizarberen bertsioa
Gaztediaren Etxea. 19:00. Sarrera librea
TOPAKETA
Las buenas compañías. (Lagunarte egokiak.) Silvia Munt
Emakumeen Etxea 11 ordu
ZINEMAKO EMAKUME HEROIAK ZINEFORUMA
Sanduzelaiko Civivoxa. 18:00. Sarrera librea
Promesa berdina egin diegu lagun guztiei. Infinito taldea
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00. 5 euro
#Femkultur diziplinarteko jaialdi bat da, eta hala emakumeek arte-sorkuntza garaikidean duten presentzia nola aktiboki artea sortzeko duten parte hartzea aldarrikatzen ditu.
Adineko emakumeek badute zeresana
Adineko emakumeek badute zeresana Iruñeko Udalaren eta hiriko adinekoen sareen arteko lankidetzan oinarrituta martxoak 8ko aldarrikapenen inguruan sortu den ekimen berria da. Sare sozialetarako pentsatutako ikus-entzunezko eduki batzuk dira, adineko emakumeek hainbat esparru eta lanbidetan duten zereginari balioa emateko eta izan dituzten eta dituzten zailtasunak eta horiei aurre egiteko dituzten laguntzak nabarmentzeko. Baina, gainera, belaunaldi-aldaketari begira, ikus-entzunezko lanetan parte hartu duten emakumeek mezu bat helarazi nahi izan diete egungo emakume gazteei.