HONAKO HAU ERABILTZEKO ESKAERA
LEHEN URRATSAK
1. URRATSA:
ELEKTRIZITATE KUTXA: Agertokitik kamerinoetarantz aterata dago argien koadro orokorra. Bertan dago soinu-sistemarako etengailu diferentziala. Ekipamendu guztiak funtziona dezan, etengailu diferentzial horrek igota egon behar du. (7. bideoa)
2. URRATSA:
RACK MAHAIA PIZTEA: Banakako ekipoak aktibatu aurretik, racka piztu behar da. Etengailua nahaste- eta soinu-mahaiaren goiko aldean dago. (8. bideoa)
3. URRATSA:
ETAPA PIZTEA: Etapa piztu aurretik, bolumenaren erlaitzak minimoan daudela ziurtatu behar da. Jaitsita daudela egiaztatutakoan, piztu potentzia-etapako etengailua. (11. bideoa)
ETAPA ITZALTZEA: Potentzia behar bezala eta modu seguruan itzaltzeko. (12. bideoa)
1. Bolumena erabat jaitsi behar da, 0ra arte.
2. Etaparen bolumena jaitsi ondoren, sakatu itzaltzeko botoia.
Ekipoak erabili ondoren, etapa eta rack mahaia itzali behar dira.
ekipamenduak
- ARGIAK
Argiak pizteko panela kabinan dago, eta zenbait etengailu ditu aretoko argiztapena kontrolatzeko: (1. bideoa)
- Eskuinerago dagoen etengailuak sartzeko eremuko (korridoreko) argiak pizten ditu.
- Horren ondoan dagoen etengailuak aretoaren aldeetako argiak pizten ditu.
- Hurrengo etengailuak agertokiaren eremuko argiztapen espezifikoa pizten du.
- Eta ezkerrerago dagoenak aretoko argi guztiak batera pizteko eta itzaltzeko aukera ematen du.
- KABINA
(2. bideoa) Kabinan, argi-etengailuen beheko aldean, honako hauek daude:
- KABINAKO HDMI HARGUNEA: Ordenagailu eramangarri bat kabinan konektatzeko hargunea. Ordenagailu hori pantailan proiektatuko da.
Bolumena ordenagailu eramangarritik eta racketik (PC) kontrolatzen da.
HDMI hori pantailara transferitzea hautatzeko, agertokiko rackera joan behar dugu, HDMIen banaketa-etapa aurkitu eta bi hautagailuetan 2. posizioan jarri. (13. bideoa)
- KABINAKO KABLE-MIKROFONOAREN HARGUNEA: Kabinako mikrofono bat kable bidez konektatzeko hargune bat (kable-mikrofonorik ez dugunez, ekarri egin behar da). Mikroaren bolumena agertokiko rackean dago (MIC CABINA)
- AGERTOKIA
Agertokiko zoruan integratutako konexioetarako sarbidea. Igo zoruko paneleko segurtasuneko bi erlaitzak eta haietatik tira egin tapa irekitzeko. (3. bideoa)
- AGERTOKIKO HDMI HARGUNEA: Ordenagailu eramangarri bat agertokian konektatzeko hargunea. Ordenagailu hori pantailan proiektatuko da.
Bolumena ordenagailu eramangarritik eta racketik (PC) kontrolatzen da.
HDMI hori pantailara transferitzea hautatzeko, agertokiko rackera joan behar dugu, HDMIen banaketa-etapa aurkitu eta bi hautagailuetan 1. posizioan jarri. (13. bideoa)
- AGERTOKIKO KABLE-MIKROFONOAREN HARGUNEA: Agertokian mikrofono bat kable bidez konektatzeko hargune bat (kable-mikrofonorik ez dugunez, ekarri egin behar da). Mikroaren bolumena agertokiko rackean dago (MIC ESCENA)
- OIHALA
Aginte beltz baten bidez eragiten zaio agertokiaren kontrolari: (4. bideoa)
- 1. botoia: Oihala irekitzen du.
- 2. botoia: Oihala ixten du.
- 3. botoia: Oihalaren mugimendua gelditzen du.
- PANTALLA
Ikus-entzunezkoen pantaila aginte zuriaren bidez jaisteko, hiru botoi daude (5. bideoa).
- Igo: pantaila biltzeko.
- Jaitsi: pantaila hedatzeko.
- Gelditu (erdian): pantaila nahi den altueran gelditzeko.
Pantailari eragiteko aginteak huts egiten badu, eskuz egiten ahal da horman (soinu-mahaiaren gainean) dagoen kontroleko elektrizitate-kutxatik.
Kutxa horrek argi-seinaleak eta botoi fisikoak ditu pantaila zuzenean igotzeko (irekitzeko), gelditzeko eta jaisteko (ixteko). (6. bideoa)
- SOINU-BOLUMENA MAHAITIK
Soinu-mahaiaren kontrolak honela banatzen dira: (9. bideoa)
Bolumen orokorra: GORRIA. Igo egin behar da; bestela, ez da deus entzunen.
Kolore urdineko eta horiko kontrolak (bolumenak) ez dira ukitu behar. Behean egon behar dute.
Audioa erreproduzitzeko kanalak:
- PC: HDMI bidez konektatutako eramangarriak (kabina edo agertokia)
- MUGIKORRA: Etapak Jack mini motako konexio fisikoa (3,5 mm) duen kable bat du, kanpoko gailuetatik audioa erreproduzitzeko, hala nola telefono mugikorretatik, tabletetatik edo erreproduzitzaile eramangarrietatik. (16. bideoa)
- HARI GABEKO PAPARREKO MIKROFONOA (badago)
- HARI GABEKO ESKUKO MIKROFONOA (badago)
- KABINAKO KABLE-MIKROFONOA (aretoan ez dago; ekarri egin behar da)
- AGERTOKIKO KABLE-MIKROFONOA (aretoan ez dago; ekarri egin behar da)
Mikrofonoak isiltzeko: Mikrofono-kanal bakoitzak botoi/etengailu gorri bat du, zeinean "MUTE" hitza agertzen baita. Botoi hori sakatzean, dagokion mikrofono-kanala isiltzen da. Soinua berriz aktibatzeko, isiltasuna desaktibatzeko botoia sakatu behar da beste behin. (10. bideoa)
- HARI GABEKO MIKROFONOAK
HARI GABEKO ESKUKO MIKROFONOA: ezkerreko etapak kontrolatzen du. (Ikus 14. bideoa)
- Mikrofonoaren etengailua pizten du.
- Soinu-mahaiaren etapa orokorrean:
- Igo bolumen orokora (gorria)
- Igo eskuko mikrofonoaren bolumena (MIC MANO)
HARI GABEKO PAPARREKO MIKROFONOA: ezkerreko etapak erregulatzen du. (Ikus 15. bideoa)
- Piztu paparreko mikrofonoaren petaka hartzailea.
- Soinu-mahaiaren etapa orokorrean:
- Igo bolumen orokorra (gorria)
- Igo eskuko mikrofonoaren bolumena (MIC SOLAPA)
- Soinu-mahaiaren etapa orokorrean: