Iruñeko Emisio Gutxiko Eremua

plano ZBE

Emisio Gutxiko Eremuak kutsadura-maila altuko ibilgailuen zirkulazioa mugatzen du, airearen kalitatea hobetu eta kutsadura murrizteko. Iruñean, kale hauek zedarritzen dute: Taconera kalea, Navas de Tolosa kalea, Sarasate pasealekua, Ahumada Dukearen kalea, Joan Labritekoa kalea, Vergel kalea eta San Domingo kalea (San Domingoko Baratzeak).

Eremura sartu ahal izateko, Alde Zaharrera sartzeko arau erregulatzaileak betetzeaz gain, ibilgailuek  Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren ingurumen-bereizgarria izan beharko dute.

Baimendutako ibilgailuak

señal
Alde Zaharrera sartzeko ingurumen-bereizgarririk behar ez duten ibilgailuak
  • Egoiliarrak (1. sektorea) - Sarasate pasealekua (2. sektorea)
  • Menpeko pertsonak: baimendutako  2 ibilgailu
  • Mugikortasun urriko pertsonak
  • Garajetako plazen eta aparkalekuetako erreserben titularrak (jabetza edo alokairua)
  • Saltoki eta hoteletako  establezimenduen titularrak
  • Zamalanak
  • Lanak, etxe-aldaketak, konponketak
  • Larrialdietako ibilgailuak
  • Garraio publikoa
  • Merkatu kaleko eta Joan Labriteko kaleko geralekuak • Saltokiek baimendutako aldizkako sarrerak
     
Alde Zaharrera sartzeko ingurumen-bereizgarria behar duten ibilgailuak
  • Zamalanak, 3,5 m3-rainoko zamabolumena duten paketeak banatzeko
  • Aparkalekurik ez duten hotelen bezeroak sartzea
  • Etxez etxeko janari-banaketa
  • Ekitaldiak
  • Alde Zaharrera sartzeko 30 minutuko aldizkako sarrerak

INGURUMEN-BEREIZGARRIA

distintivo
  • 0 emisio etiketa. Ibilgailu elektriko bateriadunak, autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak, 40 km baino gehiagoko autonomiako ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak, erregai-piladun ibilgailu elektrikoak.
     
  • Eco etiketa. 40 km baino gutxiagoko autonomiako ibilgailu elektriko entxufagarriak, hibrido ez-entxufagarriak eta gas natural konprimatu, gas natural likidotu edo petrolio-gas likidotu bidez higiarazitako ibilgailuak. C etiketarekin lotutako irizpideak bete beharko dituzte.
     
  • C etiketa. 2006ko urtarriletik aurrera matrikulatutako gasolinazko turismo eta furgoneta arinak eta 2015eko irailetik aurrera matrikulatutako ibilgailu dieselak. 2014tik aurrera matrikulatutako 8 toki baino gehiagoko ibilgailuak, gidaria kontuan hartu gabe, eta ibilgailu astunak, bai gasolinazkoak bai dieselak.
     
  • B etiketa. 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera matrikulatutako gasolinazko turismo eta furgoneta arinak eta 2006tik aurrera matrikulatutako ibilgailu dieselak. 2006tik aurrera matrikulatutako 8 toki baino gehiagoko ibilgailu astunak, bai gasolinazkoak bai dieselak.