Iruña, ekintzaile:masterclassa online

Iruña, ekintzaile Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa da, eta xede du babesa eta laguntza ematea negozio-ideiez jabetu eta horiek garatu nahi dituzten pertsonei.

Maiatzean eta ekainean, edukiak online sortuko dira kanal ezberdinetan. Ekintzailetza arloko aditu garrantzitsu batzuek zenbait alderdi azalduko dizkigute, esaterako, erresilientzia, gure baliabideak eta kontaktu-sareak nola aprobetxatu ekiteko garaian, eta intereseko beste zenbait gai. Saioak osatzeko, bideoak ikusiko ditugu, eta hor zenbait enpresek azalduko digute nola ari diren egokitzen egoera berri honetara.

Programa

Maiatzak 4 :
Gizarte Berrikuntza krisi garaian. Garbiñe Henry. Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria. Deustuko Unibertsitatea.

Maiatzak 18:

Ekintzaile berriendako aholku nagusiak. Constance Lütolf-Carroll. ESADE Business Schooleko Zuzendaritza Orokorreko eta Estrategiako Departamentuko irakasle elkartu seniorra. Ramón Llull Unibertsitatea

 

Ekainak 8: 

Aukerak nola identifikatu testuinguru berri batean. Mª Julia Prats. Ekintzailetza-ekimeneko departamentuko zuzendaria, eta IESEren Enpresa-ekimeneko Bertrán Fundazioaren Katedrako titularra.