Iruñean hartutako prebentzio-neurriak

Iruñeko Udalak hainbat prebentzio-neurri hartu ditu Nafarroako Gobernuaren 54/2020 Foru Aginduak eta 57/2020 Foru Aginduak COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzeko agindutako xedapenak betetze aldera. 

    Columpios precintados

    Bide publikoa

    • Iturri publikoak, haur-parkeak eta atari zabaleko gimnasioak, itxita
    • Garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzuak areagotuko dira

    Jarduerak

    Auzo-eztabaidaguneak

    • Atzeratuko dira

    Civivoxak 

    • Jarduerak edukiera mugatuarekin mantenduko dira araudi berrira egokitzeko 
    • Ikastaroak edukiera mugatuarekin mantenduko dira araudi berrira egokitzeko. Neurri honek ukitzen dituen ikastaroen kasuan, izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko gara. Zalantzak dituztenak kasuan kasuko zentrora joan daitezke zuzenean.

    Gaztediaren Etxea

    • Jarduerak eta ikastaroak atzeratuko dira 

    Ingurumen Hezkuntzako Museoa

    • Jardueren edukiera kontrolatuko da araudi berrira egokitzeko 

    Zentro

    • Ikastaroen eskaintza aztertzen ari gara ikusteko zeintzuk egokitu daitezkeen onlineko sistemetara. Gainerakoak atzeratuko dira 

    Batzordeak eta osoko bilkurak

    Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuari kontsultatu ondoren

    • batzordeak ohiko formatuan eginen dira
    • Hiriaren Egoerari buruzko Eztabaida (urriak 16, ostirala) aurrez aurreko formatu murriztuarekin eginen da, eta Udalbatzako kide guztien presentzia bermatzeko behar diren bitarteko telematikoak ezarriko dira
    • Osoko Bilkurak formatu murriztuarekin eginen dira, eta Udalbatzako kide guztien presentzia bermatzeko behar diren bitarteko telematikoak ezarriko dira