ZERGATIK IRUDIKATU IRUÑA 2050?
Pompaelo zaharraren fundazioaren 2100. urteurrena ospatzen ari garen urte honetan, gure hiriak iragana goratu eta aldi berean etorkizunera begiratu nahi du.
Eta Iruña 2030 Hiri Agendaren baitan eginen diren jardunaldi batzuekin eginen du. Horiei esker, etorkizuneko Iruña irudikatzeko aukera izanen dugu. Zenbat auzo berri izanen ditu Iruñeak 2050ean? Zer bilakaera izanen du mugikortasunak? Eta zer aldaketa klimatikok edo urbanistikok birdefinituko dute ezagutzen genuen hiria?
IMAGINA IRUÑA 2050 jardunaldi batzuk edo ekitaldi bat baino askoz gehiago da: proiektuak lantzen hasteko abiapuntua da, hala nola Iruñerriko mahai berri bat; baina, batez ere, eraiki nahi dugun hiri-proiektua herritarrei irekitzeko modua da.
Kontaketak, prospektibak eta lantegiak, lehiaketak eta askoz gehiago egonen dira urriaren 30ean antolatuko dugun IMAGINA IRUÑA 2050 jardunaldietan.
Jardunaldiak
- Nor: Herritarrak, oro har
- Noiz: urriak 30. 17:00 – 21:00
- Tokia: Ziudadela, Arma Aretoa
- Izen-emateak
Sormena eta herritarren ikuspegia
Tokia: Iruñeko Ziudadela
Ordutegia: 17:00 – 21:00
- 17:00 – 17:10: Hasiera-ekitaldi instituzionala
- 17:10 – 18:30: Dibulgaziozko mahai-ingurua: “2050era begirako Iruña”. Humberto Bustince, Itziar González, Cote Romero eta Javier Echeverría
- 18:30 – 20:15: Herritarren prospektiba lantzeko dinamika
- Nor: Profesionalak, udal-langileak, erakundeak, herritar aktiboak
- Noiz: urriak 31. 09:00 – 14:00
- Tokia: Ziudadela, Arma Aretoa
- Izen-emateak: Gonbidapenarekin
Hausnarketa eta estrategia komuna
Tokia: Iruñeko Ziudadela: Arma Aretoa
Ordutegia: 09:00 – 14:00
- 09:00 – 09:30: Inaugurazio-hitzaldia – Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
- 09:30 – 10:30: Eztabaida teknikoa: Humberto Bustince, Itziar González, Cote Romero eta Javier Echeverría
- 10:30 – 11:00: Mahai tematikoen aurkezpena
- 11:00 – 11:30: Kafe- eta networking-atsedenaldia
- 11:30 – 13:00: Lanerako mahai tematikoak
- 13:00 – 13:30: Emaitzak bateratzea
- 13:30 – 14:00: Mezu bateratua eta itxiera
- 14:00: Networking-bazkaria
- Humberto Bustince Sola. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna
Fisikan lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean, eta doktorea Matematiketan NUPen. Adimen Artifiziala eta Arrazoibide Hurbildua Ikerketa-taldearen (GIARA) sortzailea eta zuzendaria. 250 zientzia-artikulu baino gehiago egin ditu, eta Jakiunde eta IEEEko kidea da. Munduan eragin handiena duten ikertzaileen % 1en artean dago.
Ekarpena Iruña 2050 jardunaldiari: erakutsiko digu adimen artifizialak nola eraldatzen ahal dituen hiriaren kudeaketa, mugikortasuna eta zerbitzu publikoak, eta etikarekin eta jasangarritasunarekin lotutako gaiak ere jorratuko ditu.- Itziar González Virós. Arkitektoa eta hirigilea, aditua hiri-birgaitzean eta hiria planifikatzeko herritarren partaidetzako prozesuetan
Bartzelonako Ciutat Vella barrutiko zinegotzia izan zen, eta gardentasuneko eta hiri-demokraziako proiektuak bultzatu zituen. Erreferentea da etika profesionalaren arloan eta herritarren zerbitzura dagoen hirigintzaren defentsan.
Ekarpena Iruña 2050 jardunaldiari: hirigintza gizarte-kohesiorako tresna bihurtzeko moduari buruzko ikuspegia partekatuko du, topagune, bizikidetza eta eraldaketa demokratikorako agertoki gisa jardunen duten espazio publikoak sustatuz.
- Cote Romero. Energia-trantsizioan aktibista eta aditua, Ecooo kooperatibaren sortzaileetako bat eta zuzendaria. HOPE! Kooperatibaren lantaldeko kidea da Javier Peñarekin batera. Enpresa hori Espainian aitzindaria da energia berriztagarrien eskuragarritasuna demokratizatzeari dagokionez.
Jasangarritasuna, justizia soziala eta herritarren ahalduntzea uztartzen dituzten berrikuntza sozial eta komunitarioko proiektuen buru izan da. Energia-eredu parte-hartzaileak eraikitzeari dagokionez gehien eragiten duten ahotsetako bat da.
Ekarpena Iruña 2050 jardunaldiari: inspirazio-iturri izanen da komunitateak trantsizio energetikoaren buru izaten ahal direla erakusten duten adibideekin, eta erakutsiko du jasangarritasuna bide kolektibo bat dela eta autonomia eta justizia soziala indartzen dituela.
- Javier Echeverría
Accordion content.