Sexu eta Genero Aniztasunaren eta LGTBI+ Berdintasunaren I. Udal Plana

Iruñeko Udalak, sexu- eta afektibitate-aniztasuna askatasun osoz bizitzeko moduko hiria eraikitzen jarraitzeko asmoz, hiriko LGTBI+ biztanleriaren errealitateak eta beharrak ezagutzeko diagnostiko bat egin ondoren, ekintza-plan bat osatu du eta 4 urteko iraupeneko dokumentu estrategiko batean (2024-2028) bildu du. Dokumentu horrek LGTBI+ populazioaren eskubideen arloko udal-ekintza zehazten du eta sexu-aniztasuna aitortzen du Iruñean.

Plan hau ez da LGTBI+ herritarrendako eta kolektiboendako bakarrik, herritar guztiendako baizik, sexu-aniztasuna gehiago errespetatuko duen hiria eraikitzea baitu helburu.