Haur eta Nerabeendako Plana

2023an egin den Iruñeko Haur eta Nerabeendako Plana Iruña haurrak eta nerabeak babestuta eta zoriontsu sentituko diren hiri bihur dadin egin da; haurrak eta nerabeak entzun eta balioetsiko dituen hiri bat izan dadin, errespetuzkoa, irisgarria, dibertigarria eta familiartekoa. Azken batean, bertan hazteko gogoko izanen duten hiri bat.

Iruñeko Haur eta Nerabeendako II. Planak hiru ildo estrategikotan islatzen du konpromiso hori: babesean, prebentzioan eta parte-hartzean.