GREENMICE 2P

PROIEKTUA

GREENMICE 2P Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako 6 erakundek sustatzen duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da: inplikazioak eta eskumenak ditu turismoan oro har, eta, batez ere, MICE turismoan.

Iruñeko Udala buru dutela, honako hauek elkartu dira: Paueko Turismo Bulegoa (aglomerazioan turismo-eskumenak dituen erakundea); NICDO eta SPL Evénements biltzar-jauregien kudeaketaz arduratzen diren sozietate publiko gisa; eta AEHN eta Bearnoko Turismo-klusterra segmentu horretako enpresa-sektorearen erakunde ordezkari gisa. MICE turismoa segmentu ekonomiko garrantzitsua da Iruñean eta Pauen. Hiri ertainak dira eta duten unibertsitate-, zientzia- eta industria-ehunari esker, ageriko biltzar-jarduna izan dute tradizionalki. MICE turismoak urtarokotasuna hausten du, jarduera urte osoan zehar egiten delako, udan salbu, eta bisitari gehien erakartzen dituen denbora-tartetik kanpo sektorearen jardunari eusten diolako. Hori dela eta, kontuan hartu beharreko segmentu interesgarria da mugaz gaindiko lurraldearen garapen jasangarriari dagokionez. Hala ere, bi hiriak, bakarka, ezin dira beste egoitza batzuekin lehiatu.

Mugaz gaindiko esparruan MICE turismoa sustatzen laguntzeko, Pauek eta Iruñeak sektorean erreferentziazko helmuga izanen den mugaz gaindiko MICE helmuga bateratua garatzeko proiektuan ari dira lanean. Horretarako, helmuga garatzeko mugaz gaindiko estrategia bat egituratuko da, eta GREENMICE 2P helmugaren sustapenean, jasangarritasunean eta berrikuntzan laguntzeko jarduketa multzo bat eginen da. Horrek guztiak lurraldeko sektore turistikoa hobetzen lagunduko du, bi hiriek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuen aprobetxamendu jasangarrian oinarrituta.

IRAUPENA

Proiektua 2026ko urtarrilean jarri zen abian eta 2028ko abendura arte luzatuko da.

KIDEAK

  • Kide burua/koordinatzailea: Iruñeko Udala
  • NICDO
  • OTC PAU
  • SPL Pau Événements
  • AEHN
  • CTB