Trafikoa antolatzea Club Atlético Osasunak Sadarren jokatzen dituen futbol-partidetan, 26/27 - Sadar kalea oinezkoendako bihurtzea

-
PARTIDA HASI BAINO 24 ORDU LEHENAGO GUTXIENEZ:
Eladio Cilveti kalea moztuko da (Sadar estadioaren atzealdea), eta debekatuta egonen da kale horretan ibilgailuak aparkatzea, poliziarenak, osasun-zerbitzuetakoak eta poliziak berariaz baimendutakoak izan ezik.
Seinale bertikalen bidez debekatuko da Eladio Cilveti kale osoan aparkatzea (baimena duten ibilgailuek bakarrik aparkatuko dute bertan), baita Sadar eta Ana de Velasco kaleetan ere, estadiotik hurbilen dagoen aldean. Futbol-zelaiaren pareko aparkalekuan ere debekatuko da; bertan motozikletek, ziklomotorrek eta mugikortasun murriztua duten pertsonendako indarreko txartela duten ibilgailuek bakarrik aparkatuko dute.

PARTIDA HASI BAINO 2 ORDU LEHENAGO:
Sadar kalerako sarbideak trafikoari itxiko zaizkio Aranguren kaletik, Góngora plazatik eta Morea bidetik (PA-30).
Garraio publikoari eta larrialdi-zerbitzuei bakarrik utziko zaie sartzen. Motozikletek, ziklomotorrek eta desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuek futbol-zelaiaren pareko aparkalekuan aparkatu ahal izanen dute, soilik Morea bidearen eta Sadar kalearen arteko biribilgunetik sartuta.

Partida hasi ondoren, Sadar kalean zirkulatzea baimenduko da, baina ez Eladio Cilveti kalean.

PARTIDA AMAITU BAINO 30 MINUTU LEHENAGO:
Sadar kalerako sarbideak berriz itxiko zaizkio trafikoari Aranguren kaletik, Góngora plazatik eta Morea bidetik.
Larrialdi-zerbitzuei bakarrik utziko zaie sartzen.
Oinezkoak Zaragoza etorbideko galtzadatik eta Cordovillako industrialdearen inguruetatik ibiltzea eragotziko da. Infanta Elena zentrotik Diario de Navarrako oinezko-pasabideraino joateko eskatzen da.

APARKATZEKO GOMENDATUTAKO TOKIAK: NUPeko eta UNEDeko gunea, eta Arrosadia eta Lezkairuko Sotoa auzoak.
BESTE DATU BATZUK

Fitxategi
Información757.67 KB
Sadar kalea.
Webgune hau onuragarria izan zaizu?