Medrando eta beste animazio batzuk

Medrando eta beste animazio batzuk
-
La Ciudadela
Sala del Horno de la Ciudadela - Sala de Exposiciones Municipal


Eskulturaren eta irudi eta bideoaren artean dagoen espazioan egiten dut lan. Aurkaritza horren dimentsio sinboliko eta materialak goiztik gidatu ninduen animazioaren alorrean saiakuntzak egitera. Stop-motion-a da garatu nuen teknikaren abiapuntua, objektu gutxi-asko mundutarrez egina; teknika hori inguru eta paisaietara hedatzen da –mundutar samarrak horiek ere–, zeinak, aldi berean, time-lapsean erregistratzen baitira.

Asmoa heterodoxoa da, eta interesa ez datza mugimendu naturalistaren ilusioa sortzean, lehian ari diren denborazkotasunen esperimentazioan baizik; hala, prekarietate harroa erakusten duen irudi bat sortzen da: garatu gabeko animismo moduko bat, igorle baten imintzio fantasmagorikoaren adierazle.

Elementu formalak eta sinbolikoak partekatzen dituzten lau pieza barne hartu ditut erakusketan, eta elementu horiek gonbita egiten dute piezak Labeko espazioaren barruan hartu-emanean jartzeko. Irudietako objektuek lanari eta materialtasun errealari egiten diete erreferentzia, eta hiri arketipiko eta jendutsuak eta landagune barnehutsak aurrez aurre jartzen dira, identitate deslokalizatu eta zatitu baten aipamen gisa, identitate horren jabego sinbolikoa aise ustiagarria dela erakutsita.

La Ciudadela
Sala del Horno de la Ciudadela - Sala de Exposiciones Municipal

La Ciudadela - Sala Polvorín y Sala Horno.

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda