ELKARGUNEAK 2026: BEGIRADAK BESTE DIZIPLINA BATZUETARA

ELKARGUNEAK 2026: BEGIRADAK BESTE DIZIPLINA BATZUETARA
-
Sala de Armas de la Ciudadela - Sala de Exposiciones Municipal

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte. Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu. Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.


Irailak 24, osteguna. 19:00.

  • Traducción literaria: revelar con mano invisible (Literatura-itzulpena: esku ikus(ezin) batez errebelatzea)
  • Regina López Muñozen eta Lucia Barahonaren arteko topaketa. Moderatzailea: Laura Carasusán

Urriak 15, osteguna. 19:00.

  • Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arreta-horizonte bat eraikitzea)
  • Marta Echeverríaren eta Aloma Rodríguezen arteko topaketa. Gidari-lanak: Laura Puy Muguiro

Azaroak 14, larunbata. 13:00.

  • Bombificadas podcasta zuzenean: Samantha Hudson eta María Barrier

Abenduak 10, osteguna, 19:00.

  • Crítica cinematográfica: la subjetividad que crea comunidad (Kritika zinematografikoa: komunitatea sortzen duen subjektibotasuna)
  • Pepa Blanesen eta María Guerraren arteko topaketa. Bitartekaria: Belén Galindo
Sala de Armas de la Ciudadela - Sala de Exposiciones Municipal

Sala de Armas de la Ciudadela

Webgune hau onuragarria izan zaizu?

Agenda