Civivox 2026ko urria / 2027ko urtarrila - Izen-emateak

Civivox 2026ko urria / 2027ko urtarrila - Izen-emateak
-
Programako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza-maila hastapenekoa da, salbu eta berariaz adierazten badira horretarako behar diren ezagutzak edo maila.

Jarraipena duten ikastaroetan izena eman dutenek 2026an hurrengo lauhilekoko tokia formalizatu beharko dute ezartzen diren berritze-datetan. Tokia berritzeak ez du ikastaroa egitea bermatuko eskainitako tokien 75% betetzen ez bada.
BESTE DATU BATZUK

Inskripzioa

Inskripzio-data
-
Baldintzak
- Erregistratutako izen-emate guztien arteko tokien zozketa automatikoki eginen da irailaren 15ean, 10:00etan.

Pertsona bakoitzak gehienez 5 izen-emate egiten ahalko ditu.
Tokia lortu izanaren baieztapena posta elektronikoz bidaliko da.

Izen-emateak formalizatzea: izena eman dutenek tokia lortu izanaren baieztapen-mezua jasotzen dutenean, 72 ordu izanen dituzte ordainketa egiteko eta, horrela, izen-ematea formalizatzeko.

Posta elektronikorik ez dutenek tokia lortu duten kontsultatzen ahalko dute 010 telefonoan, webgunearen bidez eta edozein Civivoxetan aurrez aurre.

AGIRIAK:
Aurrez aurre: NANa aurkeztu.
Telefonoz: datu pertsonalak eman.

ORDAINTZEKO MODUAK: ordainketa txartel
bankarioz eginen da, aurrez aurre Civivoxetan, online Iruñeko Udalaren webgunean eta 010 zerbitzuan.

OHARRAK:
Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.
Erroldatuta ez daudenek itxaron-zerrendan ematen ahal dute izena.
Ikasleek unibertsitateko txartela aurkeztuta ematen ahalko dute izena (NUP, UNA edo UNED).

DESKONTUAK:
Deskontuak aplikatuko dira, agiri egokien bidez aldez aurretik egiaztatuta, familia ugaria, guraso bakarreko familia, desgaitasuna, familia-unitatearen diru-sarrerak, terrorismo-ekintzen biktima, etxeko indarkeriako delituaren biktima eta familia-harrera direla eta.
30 urtetik beherako gazteak eta langabeak: 10% murrizketa. Murrizketa ezin da metatu eskubidea ematen duten beste deskontu batzuekin.

ITZULKETAK:
Izen-ematearen zenbatekoa ikastaroa osorik edo zati batean ematen edo garatzen ez denean bakarrik itzuliko da. Toki guztien 75% betetzen ez delako bertan behera uzten bada ere itzuliko da.
Webgune hau onuragarria izan zaizu?